Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 20 0

Eusko Jaurlaritzaren oharra irailaren 26rako deitutako greba orokorraren aurrean

Eusko Jaurlaritzak ulertzen du herritarren ondoeza eta haserrea finantza-sisteman sortu eta ekonomia osora zabaldu den krisialdi honen ondorioen aurrean; eta horri aurre egiteko, erabaki egokia eta itunduak hartu behar dira hiru esparrutan: batez ere, Europar Batasuneko esparruan; Espainian, eta Euskadi mailan.

Lehendakariak adierazi duen moduan, Euskadin Gobernu sozialista dagoen bitartean, hemen ez da murrizketarik egingo ez osasunean, ez hezkuntzan, ezta gizarte zerbitzuetan ere. Hori guztia, indar politiko eta erakunde batzuek, Euskadi krisialditik ateratzen laguntzeko, fiskalitate justuago eta eraginkorragoa ezartzeari uko egiten dioten arren. Murrizpen-neurriak eta funtsezko erreformak egitea, gure zerbitzu publikoak defendatuz, hori da gure formula, era horretan, ekoizpen-ekonomia bultzatu eta langabeziari aurre egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, erakundeen arteko lankidetza; asmo hori lortzeko, indar politiko, indar sozial eta herritarren arteko lankidetza askoz ere erantzun positiboagoa eta eraginkorragoa da krisiari aurre egiteko, greba orokorra baino. Hala ere, euskal sozialismoaren hein batek dagoeneko egindako deialdia errespetatzen du Eusko Jaurlaritzak, greba orokorrak behin eta berriz baliabide gisa erabiltzen dituen arren; halaber, bizi dugun egoera larriaren aurrean egin nahi diren protestetan, batasunaren ordez, desadostasuna eta haustura ideologikoa nagusitzeak atsekabea sortu du Eusko Jaurlaritzan.

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.