Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 03 2

Jaurlaritzaren zerbitzuak digitalizatuta % 40tik gora murriztu dira administrazio-kargak

Administrazio Kargak Murrizteko Euskadiko Planean % 30eko helburua jarri zen

Eusko Jaurlaritzak administrazio-kargen gutxitzea neurtu lehenengo aldiz. Lehenengo neurketa hau egiteko, Administrazio Kargak eta Karga Gutxitzeak Neurtzeko Metodo sinplifikatua erabili du Jaurlaritzak, hain zuzen ere administrazio zentralak, administrazio autonomikoek eta udal-administrazioek hitzartu duten metodoa, Kostu Estandarren Ereduan (KEE) oinarritzen dena. Ikerketak erakutsi du zerbitzuen digitalizazioak, bere horretan, % 40tik gorako karga-gutxitzea ekarri duela eta, hortaz, Administrazio Kargak Murrizteko Euskadiko Planean (AKMEP) helburutzat jarritako % 30eko karga-gutxitzea gainditu dela. 

 

Administrazio-kargak

Murriztea

IOE FAMILIAK

Hasierako karga (€)

Bukaerako karga (€)

%

Arbitrajeak, salaketak eta erreklamazioak

1.332.660

1.317.754

14.906

% 1,12

Baimenak

17.566.200

7.738.758

9.827.442

% 55,95

Laguntzak eta diru-laguntzak

34.110.300

29.227.420

4.719.360

% 13,84

Txartelak

281.925

281.925

0

% 0,00

Komunikazioak

16.872.615

6.908.068

9.964.547

% 59,06

Ikuskatzeak eta zerbitzuak

170.370

148.642

21.728

% 12,75

Isunak eta zehapenak

174.330

174.330

0

% 0,00

Bestelakoak

5.601.660

2.054.732

3.546.396

% 63,31

Zerbitzu-eskaerak

563.000

444.500

118.500

% 21,05

Saria/Lehiaketa

591.850

591.850

0

% 0,00

Egiaztatze-probak

8.281.625

1.887.575

6.370.884

% 76,93

Erregistroak eta erroldak

4.712.760

2.280.561

2.432.199

% 51,61

Orotara

90.259.295

53.056.115

37.015.962

% 41,01

Administrazioaren karga-murrizketaren neurketa, familiaka, 2012/06/30ean

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpeko Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza (BAEZ) izan da administrazio-prozedurak digitaliatzeko lanaren sustatzailea, eta, lortutako emaitza pozgarri hau Jaurlaritzako sail guztien arteko lankidetza estuaren fruitua izan da.

Lehenengo neurketa hau (ekainaren 30a du erreferentziatzat) oinarrizkoa izango da AKMEPen helburuen betearazpen-maila ebaluatzeko. Aipatutako plan hori Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP) 2010-2013 izeneko planaren barruan dago (hirugarren ildo estrategikoa -administrazio berritzailea- eta hamargarren ildo estrategikoa -kudeaketa-bikaintasuna-). Garapena izan dezan, baldintza hauek bete behar dira: Zerbitzuak Digitalizatzeko Planaren bilakaera ona, elkarreragingarritasuna eta arautegia Zerbitzuen Zuzentaraura egokitzea. Baldintza horiek guztiak ere PIPean sartuta daude.

Arautegiak ezarritako betebeharrak bete ahal izateko, enpresek gauzatu behar dituzten administrazio-izaerako jarduerak dira administrazio-kargak. Enpresa-kudeaketa arduratsu batetik eratorritako administrazio-izaerako borondatezko jarduerak ere sartzen dira definizio horren barruan (diru-laguntzak eskatzea, norberaren borondatez erregistroetan izena ematea, zerbitzu-gakoak eskuratzeko eskaerak...).

Enpresei dagokienez, administrazio-kargak dira enpresek beren gain hartu beharreko kostuak, haien jarduerei nahiz ekoizpenari buruzko informazioa erraztu, gorde nahiz sortzeko betebeharrak bete eta agintari publikoen nahiz hirugarrenen eskura jartzeko, horiek onar ditzaten. Enpresen administrazio-kostuen azpimultzoak dira, izan ere, kargez gain, kostu horien artean baitaude araudia indargabetuko balitz enpresek egingo lituzketen administrazio-jarduerak ere.

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.