
Angel Medinillak Proiektuen kudeaketa-bizkorrari buruz hitz egingo digu berrikuntza publikoari buruzko datorren mintegi saioan
Berrikuntza Publikoko mintegiak, Herri Administrazioko Sailburuordetzak antolatuak
Ángel Medinillak azalduko du proiektu-ziklo malguekin zerbitzu publikoak eraberritu eta hobetu daitezkeela.
Berrikuntza publikorako lehenengo mintegian, Jordi Graells-ek administrazioa aldatzeko dekalogo bat eskaini zigun. Lehenengo puntuan Administrazioan egin behar den berrikuntzari buruz hitz egin zuen.
Bigarren mintegi honetan, Angel Medinillak berrikuntza hori bideratzeko metodologiei buruz gogoeta egingo du, alegia, emaitzak bizkor eta bezeroen baldintzei guztiz egokituta daudenak eta, aldi berean, proiektu-taldean eraginkortasuna eta gogo bizia sustatzen dituztenak.
Beste gonbidatu batzuk
- Angel Medinilla


Berri honen iruzkinen RSSa