
e-Rezeta martxan jarri da Gasteizko Abetxuko auzoan
Aurrera doa Errezeta Elektronikoa Euskadi osora hedatzeko prozesua
Gaurtik aurrera, Abetxuko auzoko bizilagunek ez dute paperezko errezetarik beharko farmazian medikamentuak eskuratzeko, eta medikamenduen erabilera seguruagoa izango da.
Abetxuko, 2012.07.26. Pasa den astelehenean, Derioko udalerri bizkaitarrean eman zitzaion hasiera e-Rezeta errezeta elektronikoaren hedapenari; gaur, berriz, Gasteizko Abetxuko auzoaren txanda da. Jada, 4.000 lagun baino gehiagok eskuragarri dute e-Rezeta, paperezko errezetak ordeztuko dituen eta gaixoei, medikuei eta farmazialariei medikamenduen erabilera ziurragoa bermatuko dien sistema berria, alegia.
e-Rezetaren ezarpenaren lehen eguna normaltasun osoz eta arazorik gabe igaro da Abetxukon. Gainera, bizilagun askok adierazi dute errezeta-sistema berriaren funtzionamendua ondo ezagutzen dutela, aldez aurretik eskaini zaien informazioari esker. Zalantza nagusiak hauek izan dira: zer egin OTI zaharrarekin, eta medikamenduak auzokoa ez den beste farmazia batean eskuratzeko aukera dagoen ala ez.
e-Rezetak behar bezala funtzionatzen duela in situ egiaztatzeko, Abetxukoko osasun zentroa eta farmazia bulegoa bisitatu dituzte Osakidetzako zuzendari nagusi Julián Pérez Gilek, eta Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzako eta Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialeko ordezkariek.
Julián Pérez Gil oso pozik agertu da lehen orduetako preskripzio-erritmoarekin; haren hitzetan, «gaurkoa oso egun garrantzitsua da Osakidetzarentzat, prozesu honen atzean jende askoren lana dagoelako». Gainera, gogorarazi du e-Rezeta «aurrera pausu handia dela medikamenduen erabileraren arloan, preskripzio-akats ugari saihesten dituelako. Izan ere, gogoratu behar da akats horiek berriz ospitaleratzeko arrazoi nagusietako bat direla». Bukatzeko, esan du «lehen mailako arretaren hedapena guztiz gauzatzen denean, errezeta elektronikoa anbulatorioetako Arreta Espezializatura hedatuko dela».
Bestetik, Pedro Rivero Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialeko presidenteak adierazi du «e-Rezeta lagungarria izango dela farmazia zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, eta farmaziako profesionala eraginkortasun handiagoz barneratzeko osasun sisteman», eta "errezeta elektronikoak gaixoaren, hots, onuradun nagusiaren autonomia ere hobetuko duela" gehitu du.
Bestalde, e-Rezeta Derion ezarri zenetik hiru egun igaro direnean, guztira 244 errezeta eman zaizkie 107 gaixori.
|
Egunak |
Emandako errezetak |
Gaixoak |
|
Astelehena, 12/7/23 |
80 |
33 |
|
Asteartea, 12/7/24 |
99 |
44 |
|
Asteazkena, 12/7/25 |
65 |
30 |
|
Guztira |
244 |
107 |
Hedapenaren lehen etaparekin jarraituz, irailean, Rivabellosara (Araba) eta Oñatira (Gipuzkoa) helduko da e-Rezeta, eta urrian eta azaroan, Lekeitiora eta Elorriora (Bizkaia), Hondarribira (Gipuzkoa) eta Bastidara (Araba). Lehen etapa horrekin amaitutakoan, Euskadi osora hedatuko da. Aurreikuspenen arabera, 2013ko lehen hilabeteetan guztiz hedatuta egongo da e-Rezeta.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Julián Pérez, Director General de Osakidetza, y Pedro Rivero, Presidente del Colegio Farmacéutico de Araba-Álava


Berri honen iruzkinen RSSa