Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 23 0

Eusko Jaurlaritzak Feveren Bilbo-Balmaseda linearen transferentzia eskatu dio Madrili

Eusko Jaurlaritzak, Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha (Feve) operadoreak ustiatzen duen Bilbo-Balmaseda linearen transferentzia eskatu dio Estatuko gobernuari. Gaur goizean buruturiko kontratazio mahai batean, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Sustapen Ministerioari eskari formala bideratzeko agindu dio ETS-ri, Euskadiko trenbide kudeatzaileari, Bizkaiko hiriburua eta Enkarterriko udalerria lotzen dituen trenbide linea bere gain hartzeko.

Eskari hori, Sustapen Ministeriotik bideraturiko asmoak kontuan izanik egin da. Horrela, Estatuko Gobernuak joan den ostiralean onetsi zuen Errege Dekretu-Legeak, 2013ko uztailean trenez eskaintzen den bidaiarien trafikoa lehiakideei zabaltzea, Renfe lau enpresatan banatzea eta Feve desagertzea agintzen du. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, Euskaditik igarotzen den Feveko bidaiarien linea guztiaren azpiegituraren ustiapena zein kudeaketa bere gain hartu nahi ditu.

Eusko Jaurlaritzako Feveren Bilbo-Balmaseda linearen transferentzia eskatu dio Madrili

Gasteizen, 2012ko uztailaren 23an

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu

Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.