
"Web scraping" programatu gabe (Datuen kazetaritzari buruzko ikastaroa 8/10)
Gaur datuen kazetaritzari buruzko ikastaroan prestatu ziren tutorialen eta bideoen zortzigarren sorta argitaratuko dugu. Ikastaroa Mar Cabrak eta David Cabok eman zuten ekainean Euskadiko hiru hiriburuetan, eta 70etik gora kazetarik parte hartu zuten.
Zortzigarren emanaldi honetan nola egin “web scraping” programatu gabe erakutsiko dizuegu. Horretarako, “Dapper” deitutako doaneko programa bat erabili beharra dago. Tresna honi esker webaren datuak “hazkatu” ditzakezu, hauek erraz eskuratzerik edo jaisterik ez dagoenean.
Tutorialak eta bideoak
Testu honen goiko aldean daude datuen kazetaritzan jarduteko gida gisa erabil daitezkeen eta datozen asteotan egunero argitaratuko ditugun azalpen-bideoak. Gainera, hemen laguntza-materialak utzi dizkizugu datuen kazetaritzaren munduan lehenengo urratsak egitea errazteko.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Mar Cabra, David Cabo


Berri honen iruzkinen RSSa