Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 30 0

Eusko Jaurlaritzak Mariñel itsasontzia Hondarribiko ontzitegi-gurdian ipintzeko baimena eman du

Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko arrantzaren oroitzapenerako Sustraia elkarteari baimena eman dio Mariñel itsasontzia Hondarribiko ontzitegi-gurdian ipintzeko, hura konpon dezaten, eta Hondarribiko biztanleek eta bisitariek aukera izan dezaten itsasontzia gertutik ikusteko eta harekin gozatzeko.

Elkarteak berak ipiniko du itsasontzia, Hondarribiko Udalaren lankidetzaz eta Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak ikuskatuta.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak ontzitegi-gurdiaren jiragora leheneratzeko izapideei ekiteko konpromisoa hartu du.

Sustraia elkarteko ordezkariekin Hondarribian izandako bileran, Felix Asensio Portuen zuzendariak jakinarazi die Eusko Jaurlaritza erabat prest dagoela arrantzarekin lotutako tradizioen eta jardueren oroitzapena berreskuratzera zuzendutako jardun guztietan laguntzeko.


Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

  • Audioak
  • Bideoak
  • Argazkiak
  • PDF (1)

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.