Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 27 0

Euskadiko 40 enpresa biltzen dira surfaren inguruan turismo eskaintza bateratua merkaturatzeko

  • Pilar Zorrillak Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Ana Izaguirrek Basquetour-eko zuzendariak aurkeztu dute Donostiako Aquarium-ean "Surfing Euskadi", surfa turismo produktu gisa sustatzeko interesa duten euskal turismo enpresak biltzen dituen kluba.
  • Egun atxikitutako 40 enpresek klubeko partaide izateko beharrezko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten diplomak jaso dituzte.
  • Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziak garatutako eta aurkeztutako bigarren turismo produktu-kluba da, gastronomiakoaren ondoren.
  • Surfak turismo jarduera gisa Euskadin, mundu guztiko 20.000 tik gora bisitari erakartzen ditu, BPG-ari 8 milioi eurotik gora ematen dizkio eta 600 bat enplegu ditu bere inguruan.

 

Gaur aurkeztu da Donostiako Aquarium-ean "Surfing Euskadi" turismo-produktuaren kluba. Jarduera honetan diharduten turistentzako produktu erakarri gisa sustatzeko interesa duten 40 eragile publiko eta pribatuen talde bat da, Eusko Jaurlaritzak Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez bultzatua.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburuordea Pilar Zorrilla eta Ana Izaguirre, Basquetourreko zuzendaria eta anfitrioi gisa izan dira.

Basquetour surfa turismo jarduera gisa 2009tik ari da lantzen. Urte horretan ikerketa estrategiko bat egin zuen Euskadin surfaren garapen turistikoaren eredua zehazteko eta, harrezkero, "Surfing Euskadi" turismo produktuaren garapenean dihardu ardats estrategiko ezberdinetan antolatutako ekimenekin: surfaren eskaintza turistikoaren antolaketa eta parte hartzen duten eragile publiko eta pribatuen arteko koordinazioa; Euskadi aintzat hartutako kalitatezko surf jomuga jasangarri gisa sendatzeko eta egokitzeko lana; enpresen gaitze turistikoa eta lehiakortasuna, surf turismo produktuen konzeptualizazioa eta marketin ekintzak.

Landutako ardats estrategikoetariko bat aipatutako produktu klubaren sormena izan da, datozen urteetan, Euskadin, surfaren garapen turistikorako plataforma estrategikoa, hain zuzen ere. Klubaren helburu nagusia erraminta bat izatea da turismo eragileek jarduera eta negozio aukera berria aurki dezaten, hau da Euskadiren surf baliabide eta turismo eskaintzaren ahalmena balorean jartzeko lan bateratuari dei bat.

Basquetour-ek garatutako bigarren turismo produktuaren kluba da, ekainean Ordizian aurkeztutako Goierriko gastronomiakoaren ondoren, eta eskualdeko ehunen bat eragile publiko eta pribatu ditu. Klub hauen helburua turismo sektore baten diharduten guztiak batzea da, lan bateratuari esker, euren negozioa zabal dezaten.

Surf klubari dagokionez, egun atxikitutako 40 enpresak, batez ere, eskolak, surfcamp-ak eta ostatu espezializatuak dira baina surf gidariak, bidaia-agentzia hartzaileak eta zerikusia duten dendak ere badaude. Taldeko kide izateko aurretiaz eskatzen diren baldintzak arrakastaz gainditu dituzten enpresa espezializatuak dira, kalitatezko eskaintza, esperientzian eta profesionaltasunean oinarritua, sendotzeko helburua dutenak. Euren ahalegina aintzat hartzeko gaur klubaren kide direla ziurtatzen dien diploma jaso dute.

Dena den, gaur egun Euskadin, 100 bat dira arlo honetan lanean ari diren zerbitzu turistikoetako enpresak: 26 surf eskola, stand up paddle 3 eskola, 9 surf gidari hartzaile, 3 surfcamp, 25 ostatu, 5 ekitaldi antolatzaile, jatetxeak, bidaia-agentziak, alokatze-enpresak eta nautikoak.

Kirol honen inguruan euskal industria turistikoaren hazkundea arina izan da, 5 urteko epean surf turismo-zerbitzuetako enpresa kopurua bikoiztu egin baita, batez ere merkatuak hurbildu direlako eta turismo joera berriak sortu direlako. Eboluzio honetan eragina izan duten beste faktore batzuk euskal kostaldean dauden olatuen kopurua, kalitatea eta aniztasuna; munduko lehiaketetan jomuga sustatzeko duten lehen mailako surfalari profesionalak egotea, surfaren industria garrantzitsu baten garapena, egile, banatzaile, denda, komunikabide etabarrekin, eta lehen mailako nazioarteko ekitaldien ospakizunak dira.

Euskadi mundu mailan aintzat hartzen den surferako turismo jomuga jasangarria, pribilegiatua, surferako hondartza paregabeak dituena eta indar handiko 50 olatu baino gehiago dituena, da. Lehen mailako surfan aritzeko azpiegitura, ekipamendu eta zerbitzuak dituen jomuga, turismo eta asialdi eskaintza zabala eta berezia duena, urtero mundu guztiko 20.000 bisitari baino gehiago erakartzen dituena, BPG-ri 8 milioi eurotik gora ematen dizkiona eta 600 enplegu baino gehiago sortzen dituena.

Gaur egun negozio eredu berriak sortzen ari dira, surfa eta osasunarekin, natura eta bidaiarekin zerikusia dutenak eta jardueraren eboluzioa surf eskolen kopurua sendotzean, zerbitzuen aniztasunean eta denboraldiaren luzapenean oinarritzen da.

Oroar, munduan, bidaiatzeko denboraz eta erosteko lamen ertain-handiaz 20 milioi surfalari baino gehiago daudela uste da. "Soustanable Tourism Jorunal" argitalpenaren esanetan, kopurua urtero %12 tik 16ra bitartean gorantz doa. Lagun taldeak edo adin ertaineko bikoteak dira eta neguan surfean aritzeko eguraldi hobea dagoenez gero, urte guztian zehar mugitzen diren turistak dira.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.