
Portu Zuzendaritza arduratuko da Hondarribian dagoen Benta Zaharreko aparkalekuaren kudeaketaz abuztutik aurrera
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Portu eta Aireportu Zuzendaritzak adierazi duenez, abuztutik aurrera Benta Zaharreko aparkalekuaren kudeaketa Gipuzkoako Portu Lurralde Zerbitzuak hartuko du bere gain, bere unean, Hondarribiko Udalak buruturiko urbanizazio lanak amaitu eta gero, jakinarazi zenez.
Zerbitzu horren baldintza ekonomikoak Hondartzako aparkalekuan daudenen antzekoak izango dira. Aplikatuko den tasa orduko/euro batekoa izango da, eta ordutegiak eta baldintza partikularrak, une honetan indarrean daudenen antzekoak izango dira.
Horrela, Tasen legean zerbitzu horretarako onetsitako aparkaleku tasak portu inguru guztian aplikatuko dira.


Berri honen iruzkinen RSSa