Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 30 2

Eusko Jaurlaritzaren oharra Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak hartutako erabakiari buruz

Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusiak erabakia eman du ezagutzera gaur 2000 eta 2009 bitartean Euskadin Justizia modernizatzearekin lotuta egindako hamabost bat informatika-kontratutan Eusko Jaurlaritzak hautemandako irregulartasunen inguruan. Erabaki horren harira, Justizia eta Herri Administrazio Sailak hauxe adierazi nahi du:

1.- Men egiten diola Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak joan den otsailaren 22an irekitako 1/2012 ikerketa-eginbideen barruan, fiskalak bere eskumenen esparruan hartutako erabakiari.

2.- Eusko Jaurlaritzak zuzen eta eskatzen zaion moduan jokatu zuela beste alde batera begiratu ordez fiskalari barne-ikerketan hautemandako irregulartasunak bidali zizkionean, jakinaren gainean egon zedin, eta irregulartasun horietatik delitu-erantzukizunik erator litekeen azter zezan. Fiskalaren beraren hitzetan, "goresgarria" da egungo Justizia Saileko kudeatzaileek "baliabide publikoen erabileraren gainean duten kontrol zorrotza". Aldiz, adierazi du aurreko Administrazioak itxuraz ez zuela halako zorroztasunez jokatzen. 

3.- Eusko Jaurlaritzak, beste kasu batzuetan ez bezala, ez zituela hautemandako irregulartasunak tipifikatu, eta salaketa ez zuela inoren aurka zuzendu. 

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Un 'Gobierno abierto' debería publicar la decisión dl Fiscal y comunicado dl acusado y no solo su propia justificación http://t.co/Tt7pnoAh

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Mendía "acata la decisión del Fiscal" mediante una nota de prensa en @irekia y mantiene que "hizo lo correcto" ► http://t.co/HGIuZDvF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.