
Txile eta Peruko Ordezkaritzak informatika-ekipamendua dohaintzan eman dio Santiagoko Cerro Navia Joven Fundazioari
Kanpoan dauden Ordezkaritza orok helburu duen garapenerako lankidetza bete nahian, Txile eta Peruko Ordezkaritzak dohaintzan eman dio aste honetan Cerro Navia Joven Fundazioari bost ordenagailuk osatzen duten informatika-ekipamendua.
Ekipamendua ordezkaritzaren beraren bulegoetan eman zen, fundazioaren Zuzendaria den Níniza Krstulovic Matte And. bertaratu zelarik eta Ana Urchueguía Ordezkariarekin solasaldian aritu zen. Krstulovic-ek, bere esker ona agertu zuenak Ordezkaritzak emandako ekipamenduagatik, azaldu egin zuen fundazioaren zeregin nagusia gizarte-desberdintasuna eta gizarte-bazterketa gainditzen laguntzea dela, batez ere Santiagoko Cerro Navia Komunan.


Berri honen iruzkinen RSSa