Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 01 1

Celaá: "Sistematikoki errekurtsoak jarriko ditugu gure autogobernua urratzen den bakoitzean"

 

Lehendakariorde eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, hartu du gaur San Inazio Jaia ospatzeko Azpeitian egin den ekitaldian parte. Donostiako gotzainak emandako ohiturazko mezaren ostean, autogobernua defenditzearen aldeko Eusko Jaurlaritzaren konpromiso irmoa berretsi du sailburuak. "Sistematikoki errekurtsoa jarriko dugu Gernikako Estatutua urratzen den bakoitzean eta ondoriorik gabe utziko ditugu Raxoi Hezkuntzan, Osasunean eta gizarte-politiketan egiten ari den murrizketak ", adierazi du Isabel Celaák.

 

Haren iritziz, gobernu zentrala aurrera eramaten ari den murrizketak "oso bidegabe eta batere eraginkortasunik gabekoak dira ". "Dagoeneko ez da ekonomilarien arteko eztabaida teoriko hutsa; praktikak berak erakusten digunez, ez dute ustez lortu behar zuten helburu bat bera ere lortzen ", argudiatu du sailburuak. "Areago: kontrakoa gertatzen da ", erantsi du. Nazioarteko erakunde batzuk bat datoz tesi honekin: FMI, ekonomia suspertzeko orduan ematen duten laguntza ahularengatik murrizketa gehiegi egitea kritikatu duena, edo NBE, murrizketa gehienek biztanleriaren sektore ahulenei kalte egiten dietela aditzera eman duena, esate baterako.

 

"Zuzenean amildegira eramaten gaituen politika honi " buelta eman behar zaiola uste du Isabel Celaák, "alternatibak daudelako ". "Ez da gauza bera Merkel eta Hollande, eta ez dira berdinak Raxoiren eredua eta Patxi López lehendakariak bultzatzen duen Euskadi eredua ", adierazi du. Gobernu zentralak murrizketak eta murrizketak, norabide argirik izan gabe, besterik egiten ez dituen bitartean, Eusko Jaurlaritzak ongizatearen estatua defenditzeari ematen dio lehentasuna, "euskal sektore publikoaren eraginkortasuna hobetuz eta jarduera ekonomikoari eta enplegua sortzeko prozesuari bultzada emanez ".

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Celaá: "Sistematikoki errekurtsoak jarriko ditugu autogobernua urratzerakoan" http://t.co/u9QsUlhx ..eta Mirandan semaforo gorria jarriko!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.