Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 01 0

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren ostgeunean Athletic Club - NK Slaven Koprivnica Taldeen norgehiagoka dela eta

Datorren ostegunean, abuztuak 2, euskotren Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:00etan hasita Athletic-en eta NK Slovan Koprivnica taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek erabiltzaileei 15 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, lau tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 19:53an, 20:08an, 20:23an Atxuritik La Casillarantz eta 20:45ean  Pio Barojatik. Halaber, beste lau tranbia zerbitzu berezi La Casillatik Atxurirantz 20:35ean, 20:50ean, 21:05ean eta 20:20an Uribitarteraino eskainiko dizkie.

Norgehiagoka amaitu ondoren, La Casillatik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 22:49an eta 23:05ean ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.


Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.