
Euskotrenek datorren Abuztuaren 3an tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Aonetan AVIRON B.-BIARRITZ O. taldeek jokatuko duten errugby-partida dela eta
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, abuztuaren 3an Lasarte-Hendaia artean ohiko zerbitzua osatzen duen trenen zerbitzu berezia eskainiko du Anoetan Aviron Bayonnais-Biarritz Olympique taldeek jokatuko duten errugby-partida dela eta.
LASARTE-HENDAIA NORANZKOA
• Irteerak Lasarte Oriatik Hendaiarantz: 17:29, 17:59, 18:29, 18:59, 19:29, 19:59, 20:29, 20:59, 21:29, 21:59 eta 22:29an.
• Irteerak Lasarte Oriatik Irunerantz: 18:14, 18:44, 19:14, 19:44, 20:14 (Errenteria), 20:44 (Oiartzun) eta 21:14an (Errenteria)
• Gainera, irteerak Donostiatik Irunerantz 18:00etan eta beste bi Anoetatik Hendaiarantz 22:33an eta 0:00etan.
HENDAIA-LASARTE NORANZKOA
• Irteerak Hendaiatik Lasarte Oriarantz: 17:33, 18:03, 18:13, 18:33, 18:43, 19:03, 19:33, 20:03, 20:33, 21:03, 21:33, 22:03 (Donostia) eta 22:33 (Donostia).
• Irteerak Irunetik Lasarte Oriarantz: 19:22, 19:52, 20:22 (Donostia) eta 20:52 (Donostia).
• Irteerak Oiartzunetik Lasarte Oriarantz: 18:04, 21:34 (Donostia) eta 22:36 (Donostia).
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es


Berri honen iruzkinen RSSa