Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 02 0

Euskadiko langabeziak behera egin du uztailean, jarraikako laugarren hilabetez

Euskadin 269 langabe gutxiago erregistratu dira uztailean. Horrek esan nahi du langabezia % 0,17 jaitsi dela aurreko hilabetearekiko. Guztira, 157.811 enplegu eskatzaile erregistratu dira. Espainia osoan, 27.814 langabe gutxiago erregistratu dira, eta horrenbestez, 4.587.455 lagun dira langabezian daudenak.

Lurraldeka, Bizkaiak izan du joerarik onena, izan ere, % 0,60 jaitsi da (538 lagun); bestetik, Gipuzkoako langabeziak 0,04 egin du behera (16 lagun), eta Arabakoak, aldiz, % 1,16 gora egin du (285 lagun).

Urtez urteko bilakaerari dagokionez, EAEko langabezia % 12,46 igo da, eta langabezia-tasa gutxien igo duen laugarren erkidegoa da, Katalunia (% 6,80), Balear Uharteak (% 8,09) eta Valentziako Erkidegoaren (% 8,66) atzetik.

Javier Ramos Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak jaitsiera aztertu du, eta azpimarratu du oso ona dela joera horri jarraikako lau hilabetez eutsi izana. Edonola ere, adierazi du, "lan-merkatuaren joerak, orokorrean, eta langabeziarenak, bereziki, argi uzten dute politika ekonomikoarekiko duten menpekotasuna eta subsidiariotasuna. Adierazle ekonomiko gehienek joera negatiboa dute, eta horrek trabak jartzen dizkio lan-merkatuari".

Urteko bigarren sei hilekoan langabeziak izango duen bilakaerari dagokionez, Ramosek adierazi du "ezinbestekoa dela enplegua sortzea ahalbidetuko duen ekonomia berraktibatzea" eta "horrelako neurririk gabe, ez dugu lortuko enplegua suntsitzea gelditzea; hau da, ez da nahikoa gastu eta aurrekontuetan murrizketak egitea. Bestetik, enpresei zuzendutako diru-jario eskasa ez da bat ere lagungarria" gaineratu du.


Pasa den ekainean Euskadin erregistratutako langabeziaren datuei dagokionez, langabeziak behera egin zuen, bai emakumeen artean (% 0,01) eta bai gizonezkoen artean (% 0,34). Horrela, 5 emakumek eta 264 gizonek utzi zioten langabe izateari.

Adinari dagokionez, 25 urte baino gutxiagokoen artean 72 langabe gutxiago egon dira. 25 eta 45 urte bitartekoen artean eta 45 urte baino gehiagokoen ere jaitsi egin da langabezia-tasa, 47 eta 150 lagun gutxiago, hurrenez hurren.

Pasa den hilabetean, eta sektoreka, industrian 332 langabetu gutxiago erregistratu ziren eta 314 gutxiago eraikuntzan. Era berean, aurretik enplegurik ez zutenen datuak ere behera egin du (217 lagun gutxiago).

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.