Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 02 0

Carlos Aguirre: “Eusko Jaurlaritzak ez ditu gaindituko gure eredu ekonomikoa zalantzan jarriko duten marra gorri jakin batzuk”

Ekonomia sailburu Carlos Aguirrek Eusko Jaurlaritzaren jarrera azaldu du Espainiako Gobernuak Zerga Politikako Kontseiluan iragarritako azken neurrien aurrean. Aguirrek esan du "ez dagoela ados" gobernu zentralak ezarri nahi duen zor-mugarekin eta, horregatik, ziurtatu du "ez dugula inolako aldebiko akordiorik sinatuko Madrilekin arlo honetan, mahai gainean dauden elementu jakin batzuk aitortzen ez diren artean". Sailburuak azaldu du Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren bilerara joan zela baina ez zuela bozkatu, arlo horietako akordioak Eusko Jaurlaritzaren eta Ministerioaren arteko aldebiko batzordeetan garatzen direlako. Hala ere, bilera hartan izan zela baliatu zuen Euskadiren jarrera argi uzteko, autonomia-erkidego guztiak dauden foro batean. Defizitaren banaketa eta zor-muga planteatzeko modua gaitzesteko jarrera bat. "Lardaskeria estratosferiko bat", sailburuaren hitzetan.

Bestetik, baztertu egin du hasiera batean Euskadik autonomiako likidezia-fondora jo behar duela eta ohartarazi du "mekanismo itzel horrek arazo izugarriak sor ditzakeela hobekien goazen autonomia-erkidegoetan, fondoa banku-finantzaketatik elikatzen delako neurri handi batean eta, beraz, merkatuan dauden gainerako eragiketak lehor ditzake, hots, likidezia-fondora jotzerik pentsatuta ez genuen autonomia-erkidegoen eragiketak".

Aguirrek errepikatu duenez, "horrek arazoa sor dezake; izan ere, zorpetze-mailekin gertatzen den bezala, hobekien egin duten eta Espainia krisi ekonomikotik errazen atera dezaketen autonomia-erkidegoak zigor ditzake". Horregatik ohartarazi dio PPren gobernuari "ezin dituela hondoratu, okerren egin dutenak eta okerren doazenak salbatu nahian, hobekien egin duten gainerako autonomia-erkidegoak".

Eusko Jaurlaritzaren estimazioek adierazten dute urte honetarako defizitaren helburua beteko duela. Lehen seihileko honetan superabitarekin itxi ditu kontuak; izan ere, gobernuak aurtengo hirugarren eta laugarren hiruhilekoetarako dituen aurreikuspenek "urteko defizit estimatura eramaten gaituzte, % 1,5era".

Sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak ez diola lagunduko Mariano Raxoiren gobernuari bere politika ekonomikoan, horrek Espainia "ez haztera eta atzerapen-puntu batera joatera kondenatzen baitu eta inork ez daki noiz irtengo garen hortik". Era berean, adierazi du Eusko Jaurlaritzak gure eredu ekonomikoa, berrikuntzan, ezagutzan eta balio-sorkuntzan oinarritua, zalantzan jarriko duten marra gorri jakin batzuk ez dituela gaindituko.

"Hortik aurrera, egiazta daitekeen bezala, gure aurrekontuek zuzenean berrikuntzaren, teknologiaren, prestakuntzaren eta nazioartekotzearen alde egiten segitzen dute, eta horrexek egiten du gure ekonomia une honetan Espainiaren gainerakoaren desberdin eta hazteko gaitasun handiagoa izateko gai izatea".


Europako Inbertsio Bankuak (EIBk) Eusko Jaurlaritzari emandako 460 milioi euroko kreditu bati dagokionez, Aguirrek esan du une honetan euskal administrazioa "ia administrazio autonomiko bakarra dela Europan kreditua duena, oso garrantzitsua den zerbait".

Ildo horretan, aurreratu du "gure eredua defendatzeko izan dugun ahalmenak eta euskal ekonomiaren jarrerak eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera finantzarioak erraztu dutela kreditu bat lortzea, lehen urteetan % 1,4tik beherako interes-tipo bat duena".

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.