Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 03 0

Argentinako Pergamino hiriko Lagun Onak euskal etxera visita

Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguayko ordezkaritzako delegatu Elvira Cortajarenak bisita berri bat egin zuen Pergaminoko Lagun Onak euskal etxera. Pergamino hiria Buenos Airesetik 220 kilometrotara dago.

Delegatuak Pergaminora egiten duen bigarren bisita da eta bertan, Julio de Sautu euskal etxeko lehendakariarekin zein zuzendaritza-batzordearekin hitz egiteko aukera izan zuen. Solasaldian, elkarteak hilero egiten dituen ekintzei buruz jarduteaz gain, ezartzen ari diren komunikazio politika berrien inguruan aholkuak eman zizkien Cortajarenak. Ordezkaritzak txosten bat prestatu du euskal etxeei komunikazio eta prensa estrategiak finkatzen laguntzeko.

Duela 61 urte sortu zen Lagun Onak eta haren baitan daude “Ahotzak” abesbatza eta 1955ean sortutako dantza taldea. Abesbatzako zuzendaria Martin Aguilar da eta eskualdeko koruen topaketetan parte hartzen du. Dantza taldea, bestalde, elkarteko haur eta gazteek osatzen dute.

Pergaminoko komunitatera zabaldu asmoz, erakundeak topaketa gastronomikoak edota gaurkotasun gaiekin lotutakoak antolatzen ditu hilero. Hurrengo konferentzia Santiago Gomez psikologoak emango du eta terapia kognitiboei buruzkoa izango da.  Horrez gain, uztaila hasieran euskal etxeak “Romeria Compartiendo Diseño” azoka jendetsua hartu zuen. Azokaren helburua bertako diseinatzaileek beraien ideia eta diseinuak ezagutaraztea izan zen. Besteak beste jantziak, irudiak eta diseinu industrialak erakutsi zituzten.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.