Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 03 0

Menchu Galen obra New Yorken

Barrualdeko berotasuna eta kostako freskura, Menchu Galen obretan agertzen diren Bidasoa eta Gaztelako paisaiak oasi moduko bat izango dira  New Yorkeko etxe orratzen artean. Gaur inauguratuko dute “Menchu Gal, un espiritu libre” izeneko erakusketa hiriko Cervantes Institutuan, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria bertan dela.

Erakusketak artistak 1940 eta 1981 urteen artean egindako 30 koadro jasotzen ditu. Galen obrak, Kubismoa eta faubismoaren eragina badute ere, oso estilo pertsonala sortu zuen eta haren pintura figuratibista ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.

Menchu Gal (Irun1919  - 2008)  Euskal Herrian XX.mendean izandako pintoreen artean ezagunena da. Gizonez beteriko mundu batean tokatu zitzaion pintatzea gerra osteko urte ilunetan eta hala eta guztiz ere besteen gainetik nabarmendu zen, pinturako Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen lehen emakumea bihurtuz.

Euskal artistaren obra Ameriketako Estatu  Batuetan zabaltzeko xedea hainbat erakunderen ahalegin eta lankidetzari esker gauzatuko da: Cervantes Institutua, Menchu Gal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Etxepare Euskal Institutua, Irungo Udala, Kutxa Gizarte Fundazioa, Valentziako Generalitatea eta Valentziako Arte Modernoaren Institutua.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.