
Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatzen du Aste Nagusia dela eta
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak Zumaia-Donostia lineako autobusen ibilbidea aldatuko du abuztuaren 11tik 18ra Donostiako Aste Nagusiaren ospakizuna dela eta.
Abuztuaren 11tik 18ra (biak barne)
Aste Nagusiko egun guztietan, zerbitzu guztietan Askatasun Etorbideko ohiko geldialdia egingo da, 21:30etik aurrera izan ezik eta larunbat gaueko zerbitzuak Pio XIItik Saihesbiderantz joango dira.
Abuztuaren 13, 14, 16 eta 17an
21:00etan Zumaiatik irtengo den autobusa, Donostiara saihesbidetik sartuko da eta ibilbidea Pio XII plazan bukatuko du.
22:15ean Donstiatik irtengo den autobusa, irteera saihesbidetik burutuko du eta bakarrik Pio XII plazan egingo du geldialdia.
Abuztuaren 11, 12, 15 eta 18an
21:30ean Zumaiatik irtengo den autobusa Donostiara saihesbidetik sartuko da eta ibilbidea Pio XII plazan bukatuko du.
22:00etan eta 22:30ean Donostiatik irtengo diren autobusak, irteera saihesbidetik burutuko du eta geldialdia Pio XII plazan egingo du.
Abuztuaren 11ko eta 18ko larunbat gaueko zerbitzua
Abuztuaren 11n eta 18an, larunbatak, udako ohiko zerbitzua burutuko da, Zumaia eta Donostia artean, nahiz eta Donostiara saihesbidetik sartuko eta irtengo den, eta geldialdiak bakarrik Pio XII Plazan burutuko da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.


Berri honen iruzkinen RSSa