
Eusko Jaurlaritzak % 42,4 murriztu ditu bikoizketak
Legegintzaldia hasi zenez geroztik, eta batez ere “Euskal Herri Administrazioetako Bikoizketa eta Eraginkortasun Gabeziei buruzko Txostena” iragan urrian aurkeztu zenez geroztik –txostena Legebiltzarraren eskariz egin zen-, Eusko Jaurlaritza lanean aritu da bere egituraren modernizazio eta arrazionalizazioan.
Aipatutako txostenak kuantifikatutakoaren arabera, Euskal Herri Administrazioetan detektatutako bikoizketen balioa 403 milioi euro dira. Bikoizketatzat jotzen dira hiru euskal maila administratiboek oinarrizko edo sektoreko legegintza-babesik gabe gauzatzen dituzten jarduerak.
Legebiltzarraren bidez eskura daitekeen eta ukitutako euskal instituzio guztiei bidalitako azterketaren arabera, euskal maila administratibo guztiek bikoizketak dituzte, hain zuzen ere:
- Eusko Jaurlaritzak: bikoizketa guztien % 30
- Foru Aldundiek: bikoizketa guztien % 50
- Aztertutako udalek: bikoizketa guztien % 20
Eusko Jaurlaritzak, bere 2012ko aurrekontuan, % 42,2 murriztu ditu txostenak 2011 urtera arte egozten zizkion bikoizketak. Horrenbestez, Jaurlaritzari egozten ahal zaizkion bikoizketak 118,8 milioi €-tik 69,8 milioi €-ra pasatu dira.
Hori Patxi López Lehendakariaren exekutiboaren apustuaren baitan sartzen da, hau da, krisiari aurre egitea eraginkortasunaren eta gastua mugatzearen bidez, Administrazioa modernizatzearen bidez, gizarte zerbitzuak defendatzearen bitartez eta enplegua eta euskal enpresak irmotasunez sostengatzearen bidez.
Ildo horretatik, Jaurlaritzak berretsi du gainerako arduradun politikoei egindako deialdia, bikoizketak eta eraginkortasun gabeziak beren administrazioetan ezabatzeko ekimenarekin bat egiten dezaten eta horren inguruan dituzten proposamenak jakinaraz diezazkiguten.


Berri honen iruzkinen RSSa