Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 14 0

Txileko finantza-egunkari batek argitaratu du “SurLat-ek salmenten %5 eta %7 bitarteko igoera aurreikusi du”

  

Horrela baieztatu du enpresaren Zuzendari Nagusiak, Sebastian Bollier, Txileko finantza-egunkari bati eskainitako elkarrizketan. Bollierreren esanetan "esne ekoizle berrien sarrera dela eta, igoera apala espero dugu kopuruari begira eta hori salmentetan islatuko da". Adierazitako salmenten igoera arian dagoen Surlat enpresaren ekitaldiari begira aurreikusi dute, %60a Kaiku euskal enpresak kontrolatzen duelarik eta gainontzekoa bertoko ekoizleen esku dagoelarik.

Lácteos SurLat, SA (esnea ekoizten duten abeltzainek osatutako Txileko enpresa) eta Kaiku Corporación Alimentaria, SL enpresak elkartzearen ondorio da SurLat; lehenengoak egun 150 akziodun dauzka, denak Txileko Bederatzigarren eta Hamargarren Erregioetako esne ekoizleak. Enpresaren bi akziodunak, hots, Lácteos SurLat eta Kaiku Corporación, elkarrekin proiektu bat garatzeko batu egin ziren: Kaikuk I+G, kudeaketa eta nazioarteko harremanak ekarri ditu eta Lácteos SurLat-ek kalitatezko lehengaiak.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.