Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Abuztuak 16 0

Euskotrenek zerbitzu bereziak ekainiko ditu datorren igandean Athletic Club-R.Betis B. taldeen norgehiagoka dela eta

Datorren igandean, abuztuak 19, euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 19:00etan hasita Athletic-en eta R. Betis B. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.


Horrela, euskotrenek erabiltzaileei 15 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain eta Aste Nagusia dela eta eskainiko diren zerbitzuez gain, tranbia bereziak 10 minuturik behin partidua baino lehenago 18:08-19:08 artean Pio Barojatik La Casillara eta 18:28-19:28 artean La Casillatik Pio Barojara eskainiko ditu. Era berean partiduaren ondoren 20:38-21:08 artean Pio Barojatik La Casillara eta 20:58-21:28 artean La Casillatik Pio Barojara, ohiko zerbitzua indartzeko zerbitzuak eskainiko ditu. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.


Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.