
Euskotrenek Eibarren autobusen ibilbidea aldatuko du Espainiako Itzulia dela eta
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak autobusen ibilbidea aldatuko du Datorren astelehenean, abuztuaren 20an 15:00ak eta 18:00ak bitartean, Eibarren (Arrate) Espainiako Itzuliko 3. etapa amaituko dela eta.
MALLABIA - ONDARROA
Mallabitik 14:45ean, 15:45ean eta 16:45ean irtengo diren zerbitzuak ondorengo ibilbidea burutuko dute:
San Lorenzoko (Ermua) geralekua burutu ondoren Eibarko saihesbidetik ibiliko dira Azitaineraino, hor Iparragirrera doan bide berrian geldialdia burutuko dute, eta gero ibilbidearekin jarraituko dute. Kendutako geralekuak: Otaola, Armagintzako eskola, Untzaga, Bidebarrieta,Barrena
ONDARROA - MALLABIA
Ondarroatik irtengo diren zerbitzuak 14:10ean, 15:10ean, 16:10ean, ondorengo ibilbidea burutuko dute:
Eibarrera iristean Azitainen burutuko dute geldialdia, Iparragirreko errepide berrira doan bidegurutzean, ondoren saihesbidetik jarraituko dute San Lorenzoko (Ermua) geralekuraino. Kendutako geralekuak: Urkizu, Azoka, San Juan, Corte Ingles, Amaña, Unibersitatea
ERMUA – AZPEITIA
15:00etan Ermuan irtengo den zerbitzuak ondorengo ibilbidea burutuko du:
San Lorenzoko (Ermua) geralekua burutu ondoren Eibarko saihesbidetik ibiliko dira Azitaineraino, hor Iparragirrera doan bide berrian geldialdia burutuko dute, eta gero ibilbidearekin jarraituko dute. Kendutako geralekuak: Armagintzako Eskola, Untzaga, Bidebarrieta
AZPEITIA - ERMUA
Ermuan 15:50ean irtengo den zerbitzuak ondorengo ibilbidea burutuko du:
Eibarrera iristean Azitainen burutuko du geldialdia, Iparragirreko errepide berrira doan bidegurutzean, ondoren saihesbidetik jarraituko dute San Lorenzoko (Ermua) geralekuraino. Kendutako geralekuak: Urkizu, San Juan, Unibersitatea
EIBAR – SORALUZE
Ohiko ibilbidea
SORALUZE - EIBAR
16:25ean Soraluzen irtengo den zerbitzuak ondorengo ibilbidea burutuko du:
Eibarrera iristean bakar bakarrik Azitaingo geralekua burutuko du Iparragirreko errepide berriaren bidegurutzearen ondoan.
Kendutako geralekuak: Urkizu, Azoka, San Juan, Untzaga
AZITAIN – AMAÑA (UDALBUS)
Azitainetik Amañara doan 17:30etako zerbitzua kendu egingo da.
AMAÑA – AZITAIN (UDALBUS)
Amañatik Azitainera doan 17:55eko zerbitzua kendu egingo da
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.
TRENEKO ZERBITZUEN TAULA (Lurraldebuseko tituluak ez dute balio) prentsa agiriari atxikituta
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak
- PDF (2)


Berri honen iruzkinen RSSa