
Gasteizko tranbiaren Abetxukoko luzatze tartean euskotreneko probak hasi dira
Arreta eta errespetua, tranbiarekin elkarbizitza ona bermatzeko hitz garrantzitsuak
Euskotrenek Gasteizko Tranbiaren Abetxuko tarte berrian probak hasiko ditu bihar eta datozen egunetan zehar luzatuko dira merkataritza zerbitzua hasi arte. Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca (ETS) konpainiak zuzendutako izaera teknikoko lanak eta probak bukatu ondoren, euskotrenek zirkulazio eta elkarbizitza proben aldia irekitzen du.
Joan den astean zehar tranbiaren tarte berrian zerbitzuz kanpo gauez probak burutu ziren beharrezko egiaztatze teknikoak egiteko, hala nola zehar neurria, trenbidearen egoera eta seinaleztapenaren funtzionamendu zuzena.
Tranbia aste honetan irailean irekiko den Kañabenta (Abetxukoko geltokiak luzatu denetik hartuko duen izen berria) eta Abetxuko artean zirkulatzen ibiliko da, bidaiaririk gabe, denborak egiaztatzeko eta zerbitzuaren funtzionamendu onerako bestelako alderdi tekniko garrantzitsuak egiaztatzeko.
ARRETA ETA ERRESPETUA ELKAR BIZITZA ON BATERAKO
EuskoTranek hiritarrei gogorarazten die Tranbiarekin elkar bizitza egokia bermatzeko garrantzia, kaleak leku seguruago bat egiteko. Elkar bizitza hori jarreraren eta jokabide zuhurren menpekoa da eta oinezkoen, ibilgailuen eta tranbien igarotzea arautzen duten arauei errespetua. Pertsonen, ibilgailuen eta Tranbiaren artean elkar bizitza egokia lortzeko oinarrizko 7 arau daude eta beharrezkoa da errespetatzea. Arau horiek ondorengo hauek dira:
- Tranbiak beti dauka lehentasuna. Edozein oinezko edo ibilgailuaren aurretik, semaforoetan argi laranja dagoenean, halaber seinaleztapenean matxura bat baldin badago. Batik bat, zentzu komuna erabiltzea beharrezkoa da
- Ez da zirkulatu ez aparkatu behar tranbiaren bide gainean. Debekatuta dago tranbiaren bide gainetik ibilgailuak eta oinezkoak ibiltzea horretarako egokituta dauden tokietan izan ezik. Debekatuta dago edozein ibilgailu tranbiaren bide gainean gelditzea, ezta denbora labur batean ere. Autoan, bizikletan edo oinez bazoaz, tranbiaren bidea bakarrik markatutako tokitik igaro. Horrez gain, bizikletan edo ume-kotxean joanez gero jarri arreta eta ez sartu gurpilak errail-zuloetan.
- Ez geratu lauki horiz seinalatutako zoruaren gainean. Ibilgailu batekin zirkulatzen denean (autoz, ziklomotorez edo bizikletaz), beharrezkoa da gogoratzea ezin zarela geratu lauki horiz seinalatutako zoruaren gainean.
- Geralekuetan kontuz ibili. Geralekutik urruntzen den tranbia batek iristen egon daiteken beste tranbia bat ezkuta dezake. Geralekuetatik hurbil beharrezkoa da arreta handitzea eta astiro joatea. Geralekutik irteten zaren bakoitzean, zebrabideak erabili trenbidea gurutzatzeko.
- Jarri arreta garajera sartzerakoan edo garajetik irteterakoan. Zure garajea tranbia-bideen ondoan baldin badago, sartu edo irten baino lehen begiratu tranbiarik ez datorrela.
- Kanpaiak Tranbia laster igaroko dela adierazi nahi du. Ez erabili telefono mugikorrik edo mp3-rik edo antzeko tresnaren bat tranbia-bide inguruetan ez baitute uzten argi tranbiaren abisu-kanpaia entzuten.
- Errespetatu trafiko-seinaleak. Semaforoek trenbideak noiz ahal ditugun gurutzatu adierazten digute. Semaforoa gorriz badago nahitaezko geldialdia adierazten du eta semaforoak argi gorri bikoitza badauka, norabide debekatua. Bestelako ohiko seinaleak ondorengo hauek dira: Oinezkoentzako debekatutako bidea; Kontuz, Tranbia-pasagunea; Norabide debekatua, Tranbia izan ezik; Tranbiaren geralekua; Tranbiarentzako bidea; eta Tranbia-bidea adierazten du.
Gasteizko Tranbiari buruzko informazio gehiago eta elkar bizitza egokiari buruzko gomendioak nahi dituzten pertsonek www.euskotren.es web gunean argitaratuta dauden edukiak dituzte.


Berri honen iruzkinen RSSa