
Lehendakariak, zuzenean eta bitartekorik gabe, Irekiaren bidez, herritarren galderei erantzungo die
Astelehenean, martxoak 8, 12:00ak eta 13:00 bitartean, lehendakariak, herritarrek Irekiaren bidez planteatzen dizkioten galderei erantzungo die, zuzenean eta bitartekorik gabe
Lehendakari kargura iritsi zenetik bigarrengoz, Patxi Lópezek, zuzenean erantzungo die herritarrek planteatzen dizkioten galderei, bitartekorik gabe. Hitzordua datorren astelehenean, martxoak 8, izango da, eguerdiko 12:00ak eta 13:00 bitartean. Ekimen hori, lehendakariak lortu nahi duen helburuaren emaitza da, hau da, Administrazioa herritarrei gerturatzea eta pertsona orok lehendakariari galderak egin ahal izatea, zuzenean, bitartekorik gabe, herritarrari komunikabide eta kazetariei ematen zaien tratu bera eskainiz.
Irekia Eusko Jaurlaritzaren web berriaren aurkezpen ekitaldian zehar, joan den urtarrilaren 25ean, hartu zuen konpromisoa betez, lehendakariak herritarren galderei erantzungo die datorren martxoaren 8an. Eguerdiko 12:00ak eta 13:00 bitartean izango da, eta nahi duen orok jada utzi ditzake lehendakariarentzako galderak Twitter sare sozialean (#irekiaLe hashtag-a erabiliz), edo orrialde honen amaieran iruzkinen atalean. Galdera horietako batzuei, eta datorren astelehenean zuzenean egingo direnetako batzuei, lehendakariak zuzenean erantzungo die Twitter-en bitartez eta Irekia web orriaren bitartez; gainera, web horretatik zuzenean ikusi ahal izango da twitterelkarrizketa hau.
Lehendakariak, herritarren galderei zuzenean eta bitartekorik gabe erantzungo dien bigarren aldia izango da. Ekimen hau, lehendakariak, Administrazioa herritarrei gerturatzeko komunikazio eta partaidetza tresna gisa, teknologia berriak sustatzeko duen konpromisoaren emaitza da, herritarrei, beren galderak edo kexak zuzenean lehendakariari adierazteko aukera emanez, bitartekorik gabe, komunikabide eta kazetariei eman ohi zaien tratu bera eskainiz.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria


Berri honen iruzkinen RSSa