
Gernikako Arbolaren Gurutzea eman dio Lehendakariak Agirre Lehendakariaren familiari, Eusko Jaurlaritzaren saririk gorenena
Lehen Lehendakariaren eta lehen Eusko Jaurlaritzako sailburuen senideek hartu dute parte ekitaldian, euskal erakundeetako ordezkariekin eta Carlos Garaikoetxea eta Juan José Ibarretxe lehendakari ohiekin batera
Euskal autogobernuaren “fundatzaile”tzat jo ditu Patxi López Lehendakariak Agirre Lehendakaria buru zuen lehen Eusko Jaurlaritzako kideak eta bere “harrotasuna” agertu du “askatasuna, autogobernua eta demokrazia” defendatu zituen Gobernuagatik. “Gaur egungo Gobernua, aurrekoak izan ziren modura, kate-maila txiki bat da Agirre Lehendakariak eta bere gobernuek hasitako katean”, azpimarratu du.
Patxi López Lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea, Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk gorenena, eman die Jose Antonio Agirre Lehendakariaren eta lehen Eusko Jaurlaritza hartako sailburuen senideei. Lópezek nabarmendu duenez, lehen Eusko Jaurlaritzak “modu berezian landu zuen ideologia guztien arteko elkarlana eta ahalegin bateratsua herria defendatzeko”. Lehendakariaren iritzian, “egoerak hala eskatuta, gehitkuntza eta ulermenaren erdedua zen aipatu Gobernua” eta “denon artean herri honen hoberena eraikitzen jakin izan dugun euskaldunen ondasun komuna dugu honezkero”.
Lehendakaritzaren egoitzan ospatu da Gernikako Arbolaren Gurutzearen emate ekitaldia, Carlos Garaikoetxea eta Juan José Ibarretxe lehendakari ohiek eta euskal erakundeen ordezkariek hartu dute parte aipatu ekitaldian. José Antonio Ardanzak asteazkenean jasan zuen bihotzekoaz berreskuratzen ari da. Aintzane Agirre, José Antonio Agirreren alabari eman dio Lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea. Hauxe da Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk gorenena eta Euskadiri eskainitako zerbitzu nabarmenak, bere izaera defendatu eta nortasuna berreskuratuz eta, oro har, gizarte, ekonomia eta kultura eremuetan egindako berebiziko lana eta ospea saritu asmotan ematen da.
Bere hitzaldian, ideologia ezberdinetako pertsonak “lankidetzako gobernu zabalean ” batu zituzten “baloreak” nabarmendu ditu Lehendakariak, “ denon artean herri honen hoberena eraikitzen jakin dugun euskaldunen ondasun komuna bihurtu dena”. “Bere ideologia eta ezberdintasunen gainetik, euren herria defendatzeko elkarrekin aritzea jakin zuten gizonak, autogobernua eta demokrazia defendatzeko”, azpimarratu du.
Ekitaldian egon diren senideei zuzendu zaie Lehendakaria, erbesteko “zuon sufrimenduaren zordunak gara” eta “Agirre Lehendakariak eta bere gobernuak guri helarazten jakin izan dutenaren zordun”, esan du. López harro agertu da “autogobernua sortu zuen gobernuagatik”, “askatasuna, autogobernua eta demokrazia” defenditu zituena, hain zuzen ere. “Gaur egungo Gobernua, aurrekoak izan ziren modura, kate-maila txiki bat da Agirre Lehendakariak eta bere gobernuek hasitako katean”, amaitu du.
Deskargak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria













Berri honen iruzkinen RSSa