Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Martxoak 11 2

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna

Herrizaingo sailburuak "indarkeriaren, mehatxuen eta herritarren askatasuna mugatzen duen guztiaren aurka" dagoela argi eta garbi esateko eskatu dio ezker abertzaleari

Rodolfo Ares Portugaleten izan da gaur goizean, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta terrorismoaren biktimak omentzeko egin den omenaldi batean. Sailburuaren esanetan, biktimei egin ahal zaien omenaldirik onena "terroristen indarkeriarekin amaitzea" da.

Estortsioaren eta mehatxuen aurrean "argi eta garbi" hitz egiteko exijitu dio gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Adierazpen horiek Portugaleten indarkeriaren biktimen alde burutu duten ekitaldian egin ditu, izan ere, gaur Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna da.

"Azken urteotan askotan entzun diegu indarkeria justifikatu eta babestu egiten duten horiei politika egin nahi dutela esaten", adierazi du. "Politika egin nahi badute, eurak dira erabakiak hartu behar dituztenak, izan ere, hitzontzikeriekin jada ez dute inor konbentzitzen", nabarmendu du. 

Aresek esan du ez dela nahikoa "asmoak" agertzearekin eta, beraz, ezker abertzaleak politika egin nahi badu "ekintzetara pasatu behar dira eta ETA konbentzitu behar dute jarduera terrista betirako uzteko edo ETArengandik banandu behar dira", azpimarratu du.

Atentatu bat izatekotan ezker abertzalearen erantzunaz hitz egitea "ezmorala" da Aresen esanetan: "Ez genuke hildako bat izan behar arte itxaron behar muturreko erradikalak ETA erakunde terroristarengandik banatzea exijitzeko", esan du.

Herrizaingo sailburuaren iritziz, indarkeria ekintzak egunero daude Euskadin eta, "eskolta behar duten lagunak edo goizero auto azpian begiratu behar duten pertsonak" izan ditu gogoan. "Politikaren aldeko apustua egiten dutela esaten duten ezker abertzaleko kideei" dei egin die Aresek, "argi hitz egiteko eta Euskadin bizi dugun mehatxu eta indarkeri egoera hau salatzeko".

 

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Espero que el gobierno emita algún tipo de comunicado o declaración en la que condene los bochornosos y execrables actos protagonizados por un grupo de energúmenos enemigos de la libertad en Elorrio, contra la única concejala del PSE-EE en esta localidad. Qué fácil es ser valiente cuando le acompaña a uno una cuadrilla de descerebrados... Y qué complicado serlo cuando uno está solo.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Resarcir, recordar y acompañar a las víctimas del terrorismo es una obligación moral, no sólo de una sociedad o de un gobierno, sino de todos y cada uno de nosotros. No están lejos los tiempos en que una víctima del terrorismo era casi un apestado en Euskadi, de tal modo que muchos tuvieron que huir. Ni lejos están aquellas terribles palabras que decían que "algo habrá hecho". Ni lejanas las imágenes de guardias civiles saliendo del país en ataúd... Debemos hacer todavía mucha pedagogía, y las instituciones deben hacer aún muchos homenajes y esculturas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Rodolfo Ares sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.