
Euskadin, Lurreko Telebista Digitalaren estaldura, biztanleriaren % 99,92ra iristen da, hau da, 2.170.437 biztanlerengana
Eusko Jaurlaritza, ‘itzal guneetan' dauden eta oraindik errepikagailu edo satelite bidezko ekipoen bidez seinalerik jasotzen ez duten 1.739 biztanleentzat "alternatibak" ezartzea aztertzen ari da
Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburua pozik agertu da, Euskadin, Lurreko Telebista Digitalaren estalduran egindako lanarengatik, biztanleriaren ehuneko 99,92ra iritsi da eta.
Mendia, gaur, telekomunikazioez arduratzen den Eusko Jaurlaritzako Itelazpi enpresaren zuzendaria den Gonzalo Machín-ekin agertu da, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean, Telebista Analogikotik Digitalerako trantsizio prozesua ezagutzera emateko.
Sailburuak azaldu duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak "ahalegin handia" egin du seinalea Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzeko, izan ere, Euskadiren orografiak zaildu egin baitu seinalea zabaltzea, dituen gorabehera menditsuengatik.
Bestalde, Gonzalo Machín Itelazpiren zuzendariak, adierazi du, EAEn guztira, biztanleriaren ehuneko 99,92 estaltzea lortu dela, hau da, 2.170.437 biztanle. Gainerako biztanleei dagokienez, ehuneko 0,08, 1.738 biztanle, Jaurlaritzak espero du itzalean dauden guneetarako konponbide "alternatiboa" eman ahal izatea.
Machín-ek azaldu du, eragindako eremuak nagusiki Bizkaian eta Gipuzkoan daudela, non baserriak nahiko sakabanatuta dauden, eta adierazi du, Ministerioak, horrelako egoeretarako, kopuru mugatuan, ekipamendu bat eman behar dela ezartzen duela, seinalea satelite bidez iritsi dadin. Baina Eusko Jaurlaritzak aurreratu du irizpide batzuk ezartzea aztertzen ari dela, lau baserri baino gehiagoko taldeetan errepikagailu bat ezartzeko. Gehitu du, Eusko Jaurlaritzak "ezinbestekotzat jotzen duela seinalea leku guztietara iristea, ETB bezalako kate bat daukagulako". Horregatik, ziurtatu du oraindik lurreko seinale digitala jasotzen ez dutenentzat "satelite bidezko konponbide bat ematea" aztertzen ari direla.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Idioia Mendia


Berri honen iruzkinen RSSa