Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Ekainak 03 4

Eusko Jaurlaritzak Twitter-en daukan kontua egiaztatzeko eskatu du

Irekiak Twitter-i eskatu dio Irekiaren kontua Eusko Jaurlaritzaren kontu ofizial bakar gisa baimentzeko

Eusko Jaurlaritzak Twitter-eko erabiltzaile batzuek iruzurrezko kontuak erabiltzen dituztela ikusi du. Zehazki, erabiltzaile horiek Gobernuaren logoak, izenak eta web orriak erabiltzen ari dira Twitter-en kontu ez-ofizialetan, eta horrek herritarrei kalteak eragin diezazkioke, izan ere, kontu horietako edukiak ofizialak eta Eusko Jaurlaritzak eskainiak direla pentsa dezakete.

Kontu horiek duela hilabete batzuk aurkitu zituzten eta orduan, sare sozialean beharrezkoak ziren gestioak egiten ari ziren, hau da, Twitter-i marken titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu zitzaizkion @Irekiaren kontuaren egiazkotasuna frogatzeko, izan ere, iruzurrezko kontu horiek ez dira ari beste web orri batzuetan eguneratutako informazioa jasotzen duten bot (gizaki bat balitz bezala twitt-ak egiten dituelako itxurak egiten dituen programa informatikoa) soil gisa, aitzitik, batzuetan eskuz eguneratzen dituzte eta internautekin hitz egiten dute.

Azkenean, Twitter-ek Irekiaren kontua egiaztatzen duenean, izenaren ondoan sinbolo urdin bat agertuko da, dagoeneko @BarackObama edo @gencat-en kasuan ikus daitekeen bezala.

Eusko Jaurlaritzaren kontu ofizialak honakoak dira:

@Irekia, @Irekia_Agenda eta @Irekia_News eta Gobernu autonomikoko sail bakoitzak dituenak.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

4 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Beste gonbidatu batzuk

  • Irekia

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.