Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Ekainak 02 0

Bide Anitzeko Osasun Zentro batek 50.000 paziente artatuko ditu beren etxeetan telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez

Froga “pilotu” bat da, Euskadi osoan ezarri baino lehen egingo dena, eta honen asmoa pazientea bere errekuperazioaren “koerantzule” bihurtzea da

Rafael Bengoa Osasun sailburuak iragarri du 14 proiektu estrategiko abiaraziko direla Osasun Sailean hilabete honetatik aurrera; horiekin, Eusko Jaurlaritzak, pazienteen, bereziki paziente kronikoen arreta hobetu nahi du. Bengoak nabarmendu du, “herritarrak gehien nabarituko duen” proiektua Bide Anitzeko Osasun Zerbitzuen Zentroa izango dela, hilabete honetan bertan abiaraziko dena; froga pilotu bat egingo da Euskadi osoko 50.000 paziente baino gehiagorekin. Hauei, telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez eskainiko zaie arreta, ez dute etxetik irten beharko. “Ez dugu ‘ziberkondiakoen’ gizarte bat sortu nahi, baizik eta lortu nahi duguna da pazienteak arreta ona jasotzeko bere osasun zentroraino joan behar ez izatea”, azpimarratu du Bengoak.

Osasun Sailak osasun sistemaren erreforma abiaraziko du hilabete honetatik aurrera, 14 proiektu estrategiko martxan jarriz; proiektu horien asmoa gaixo kronikoak beren gaixotasunen “koerantzule” bihurtzea da, eta, zailtasunak suertatzen badira, “ahalik eta lasterren” jokatu ahal izatea. Ildo horretan, Bide Anitzeko Osasun Zerbitzuen Zentroa sortu da, pazienteak beren etxeetan artatuko dituena, posta elektronikoaren eta telefonoaren bidez. Bide Anitzeko Zentro hau Euskadi osoko 50.000 pazienterekin hasiko da funtzionatzen, eta 6 milioi euroko inbertsioa egin beharko da. “Ez dugu ‘ziberkondriakoen’ gizarte bat sortu nahi, baizik eta lortu nahi duguna da pazienteak arreta ona jasotzeko bere osasun zentroraino joan behar ez izatea”, azpimarratu du Bengoak.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak, aurrerapen hauek, egunotan Bilbon ospatzen ari den Kronikoen Nazioarteko Kongresuan iragarri ditu; bertan izan dira patologia hauen kudeaketan adituak diren pertsonak, munduko herrialde nagusietatik etorritakoak.

Bengoak, “lotura erizainaren” irudia ere nabarmendu du; bere eginkizuna pazienteari laguntza ematea izango da, bere osasunaren arduradun izan dadin, eta familiari ere babesa eskainiko dio. Proiektu honek, osasun arloko 300 profesional prestatzera behartuko du eta bere helburua patologia gehien nork dituen jakitea da, eta osasun sistema “gehien behar duenari zuzentzea”. Euskadi, gaixo kronikoen arretara bideratutako osasun sistema erreformatzen duen lehenengo autonomia erkidegoa da; gaixo hauek Osakidetzaren gastuaren % 70 jasotzen dute. Bengoak azaldu du, neurri hauekin aurreztu egingo dela, izan ere, “ospitaleratze gutxiago egongo dira” eta gaixo kronikoen arretaren kalitatea mantentzen jarraituko da.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Rafael Bengoa, sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.