
Euskal Y-aren Bergara-Antzuola Zatiaren Lehen Harria
Bergara eta Antzuola trazatua 4,2 kilometro da luze, eta eraikitzeko 35,5 hilabeteko epea du eta 106 milioi euroko aurrekontua izango du
Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzak azpiegitura estrategiko honen eraikuntzari bultzada eta lehentasuna emateko duen konpromiso argia azpimarratu du, "Euskadi abiadura handiko Europa barruko sarean sartzeko eta Euskadiren gizarte eta ekonomia mailako kohesioan laguntzeko".
Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Exebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak "Euskal Y" Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarreko Bergara-Antzuola zatiaren lehen harria jartzeko ekitaldian hartu du parte gaur.
Ekitaldia Kukubaso inguruan burutu da, Bergarako udalerrian, Bergara-Bergara zatiarekin bat egiten duen obren hasierako puntuan. Aurreikuspenen arabera, lizitazioa datorren udazkenean burutuko da.
Bergara eta Antzuola trazatua 4,2 kilometro da luze, eta eraikitzeko, ABEE esleipendunak 35,5 hilabeteko epea eta 106 milioi euroko aurrekontua izango du.
Sailburuak, bere sailak buru duen Jaurlaritza osoak, azpiegitura estrategiko honen eraikuntzari bultzada eta lehentasuna emateko duen konpromiso argia azpimarratu du berriro ere, Euskadi abiadura handiko Europa barruko sarean sartzeko eta Euskadiren gizarte eta ekonomia mailako kohesioan laguntzeko.
Arriolak azaldu duenez, trazadura guztiak ingurumenari zor zaion errespeturik handienarekin egin dira, Euskal Y, "ezer baino lehen, proiektu iraunkor bat delako". Lanak begi eta soinu inpaktuak ahalik eta txikienak izatea nahi da. Sailburuak adierazi duen bezala, hiru kilometrotatik, bik tuneletan egingo ditu trenak. Horrek esan nahi du "kalte gutxiago egingo diola ingurumenari" Arriolaren ustez.
Deskargak
Beste gonbidatu batzuk
- Iñaki Arriola










Berri honen iruzkinen RSSa