
Zientzilari onak hezitzeaz gain, pertsona onak prestatzea da euskal unibertsitateko erronka
Lehendakariak adierazi du berrikuntza, teknologia eta zientzia direla bidezko, jasangarri eta lehial den gizarte batera heltzeko gakoak
Patxi Lopezek azpimarratu du euskal unibertsitate sistemaren erronka zientzilari onak hezitzeaz gain, pertsona onak prestatzea dela.
Lehendakariak adierazpen hauek egin ditu Deustuko Unibertsitatearen 2009-2010ko kurtso hasiera eman zaion ekitaldian. Jardunaldi honetara Isabel Celaá, Hezkuntza sailburua, Deustuko Unibertsitateko errektorea den Jaime Oraá eta hezkuntza sailaren ordezkariak hurbildu ziren.
Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritza hasi da "berrikuntzarekin zerikusia duten politikak garatzen". Helburua, Euskadi krisialdi egoeratik irtetzen laguntzea da. Erronka hau lortzeko, Jaurlaritza ekoizpen sistema berritu eta lehialaren aldeko apustua egiten ari da.
Euskadi herri aberatsa eta garatua da Lehendakariaren ustez, baina aipatu nahi izan du "kanpoan dugun merkatu global eta lehiakortasuna irabaziko du, ez baliabide gehien dituenak soilik, baizik eta balore demokratikoetan oinarritutako gizartea eta ezberdinaren errespetua mantentzen duenak eta askatasun eta bakearen alde kokatzen direnarenak ere.
Patxi Lopez nabarmendu du kalitatezko hezkuntza, " kontu haundiko arloa dela, baina askoz ere garestaigo izaten amaitzen dela ezjakintasuna gizarte batentzat".
Deustuko Unibertsitateko kurtso hasiera ematen zaion ekitaldian, Lehendakariak zoriondu nahi izan du erakunde honetan lanean ari diren pertsonei, hurrengo kurtsoan hasiko den Goi Mailako Europar Hezkuntza Guneari egokitzeagaitik. Globalizazioak ahalegin haundiagoak dakartza Lopezen ustez, baina baita aukera gehiago euskal unibertsitateko ikasleentzat.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari


Berri honen iruzkinen RSSa