
Eusko jaurlaritzak "Giza Eskubideak, Oroimenaren pedagogia eta Kultura Politikak" nazioarteko diplomaren antolaketan parte hartu du Santiagoko Memoria eta Giza Eskubideen museo berrian
Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Peruko Ordezkaritzak, Henry Dunant Institutuak antolatu duen eta Nazio Batuen Erakundeak agentzia ezberdinen bitartez parte hartzen duen "Giza Eskubideak, Oroimenaren Pedagogia eta Kultura Politikak" espezializazioari laguntza eskaini dio.
Atzo eman zitzaion hasiera diplomak eskaintzen dituen eskolei. Memoria eta Giza Eskubideen museora bertaratu zirenen artean, Ana Urchueguía ordezkaria zegoen, eta baita Finlandiako enbaxadore Ilkka Heifkanen jauna eta bere emazte Anne, biak Txilera heldu berriak, Salvadorreko enbaxadore Aida Lenea Minero anderea edota espainiar enbaxadako kontseilari Hellin jauna ere.
Espezialitatea ekainaren 18an hasi zen, eta programa erdi-presentziazko kurtsoa izanik, 4 unitate pedagogikotan dago banatua; urruneko prestakuntza, presentziazko batzaldiak, tesina eta praktikak. Presentziazko batzaldiak abuztuaren 6an hasten dira, Oroimenaren Museoan egingo den eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak horretan lagundu duen hasiera ekitaldiarekin.
Ordezkaritzak urteak daramatza Txilen egiten diren Diplomatu hauei antolakuntza eta diru laguntza eskaintzen. Espezialitate honek zehazki, memoria historikoaren barneraketa soziala bultzatzen du Giza Eskubideak urratuak izan diren lekuetan. "Beharrezkoa da memoria historikoaren ideia gatazkaren bat pairatu duten herrietako kulturan eta politikan barneratzea, gizarteak bere iraganarekin bizitzen ikas dezan, eta abeniko etorkizuna proiektatu ahal izateko" deritzo Txile eta Peruko ordezkari Ana Urchueguíak.
Beste gonbidatu batzuk
- Ana Urchueguia ordezkaria


Berri honen iruzkinen RSSa