Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Irailak 10 0

EITB – Canal Vasco Buenos Airesko Nazioarteko Kable bidezko Telebisten XX. Jardunaldian parte hartu zuen

EITB - Canal Vasco sustatzeko standaren bidez, irailaren 8tik 10era Buenos Airesko Hilton hotelean ospatzen den Nazioarteko Kable bidezko Telebisten XX. Jardunaldian izan zen. Euskal Telebistaren eskaintza eskualdeko kable-operadoreen artean zabaltzeko, Canal Vasco - ETB SATeko zuzendaria, Unai Ortúzar eta Latinoamerikarako agente komertziala, Juan Pedro Arin ferian izan ziren. Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairen Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak ere bertan parte hartu zuen.

Asociación Argentina de Televisión por Cable - ATVC eta Cámara de Productores y Programadores de Señales Audiovisuales - CAPPSA antolatuta, erakusketak Argentina eta Latinoamerikako kable-operadore ugari elkartzen ditu, baita agintari nazional eta probintzial, exekutibo eta teknikariak. Bertan ekipamendu, programazio eta eskualdeko serbitzuen hornitzaile nagusiek beraien produktuak erakusten dituzte. Erakusketa, dohainik Hispasat satelitearen bidez igortzen den, Canal Vascoko programazioaren ezaugarriak kable-operadoreei pertsonalki helarazteko toki ezin hobea da.

Consejo Latinoamericano en TV Paga (LAMAC) egindako azterketak dio: Ordainezko telebistaren penetrazio globala %40,8 dela, azken bost urte hauetan %30eko hazkuntza izan duelarik. Gaur egun Argentinak eskualdeko lehen postua dauka %78,7ko penetrazioarekin. Jarraian Colombiak % 77,5 dauka. Ondoren Peruk % 52,7, Chilek %51,8, Venezuelak %49,8 eta Erdialdeko Amerika %46,6. Nahiz eta México eta Brasil penetrazio portzentaje txikiagoa eduki, garrantzitsuak dira zortzi miloi baino gehiagoko ordainezko telebista merkatuarekin, gutxigatik Argentina gaindituz.

Azterketa berak dioenez, beste industriekin ez bezala, krisialdi ekonomikoaren aurrean kontsumitzaileak nahiago dute beste motatako gastuak alde batera uzti eta kable bidezko telebistarekin jarraitzea.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Unai Ortuzar, Canal Vasco - ETB SAT Zuzendaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.