Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Irailak 20 4

Euskadi EV20 taldean sartu da, hain zuzen ere ibilgailu elektrikoaren munduko liderra den ‘lobby’an

Bernabé Unda gonbidatu dute New Yorkeko Climate Week asteko bi hitzaldietan parte hartzera, auto elektrikoaren eta sare adimendunen euskal ereduaren berri eman dezan.

Aste honetan, Eusko Jaurlaritzak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jaunaren bitartez, EV20rekiko (Electric Vehicle 20) atxikimendua sinatu du, eta, hala, ibilgailu elektrikoaren garapenean munduko liderra izateko asmoarekin sortu den talde txiki horretara bildu da. Bihar, astelehena, bilduko da lehen aldiz‘lobby’ berri hori, New Yorken.

Zenbait herrialde eta eskualdetako gobernuek eta une honetan ibilgailu elektrikoa ezartzeko lasterketaren buruan dauden enpresek osatzen dute taldea. Besteak beste, honako hauek dira EV20 taldeko kideak: Frantziako Industria ministro Christian Estrosi jauna, Quebeceko Garapen Iraunkorreko eta Ingurumeneko ministro Pierre Arcand jauna, New Yorkeko estatuko Ingurumen Kontserbazioko komisario Pete Grannis jauna, Ile de France eskualde paristarraren lehendakari Jean-Paul Huchon jauna, Better Place enpresa israeldarraren (aitzindaria auto elektrikoetarako bateriei buruzko ikerketan) fundatzaile Shai Agassi jauna, eredu elektrikoak garatzeko Renault-Nissan aliantzaren arduradun Hideaki Watanabe jauna, PSA Peugeot Citroën enpresako buruzagi Philippe Varin jauna eta beste zenbait erakundetako arduradunak, hala nola Arup, Ener1, Johnson Controls, TNT, Venturi automobilak, Amsterdam, Londres, Ipar Renania-Westfalia, Queensland eta Hego Australia. Monakoko Alberto printzea da taldeko lehendakaria.

Eusko Jaurlaritza gonbidatu dute EV20 taldean parte hartzera, azken hilabeteetan gaitasun handia erakutsi duelako akordio jakin batzuk lortzeko, Euskadin ibilgailu elektrikoaren garapenean aurrera egitea ahalbidetu dutenak. Horren haritik, ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea bultzatzeko Repsolekin sinatutako akordioak eta lehen Vito furgoneta elektrikoak fabrikatzeko Mercedesekin sinatutakoak oihartzun handia izan dute, funtsezkoa gertatu dena nazioarteko klub txiki horren partaide izateko gonbidapena jasotzeko.

EV20 taldea sortu da ibilgailu elektrikoaren ezarpen globala azkartzeko helburuarekin.Datozen urteetan 2020rako helburuak ezarriko dira, automobilgintzaren merkatua eraldatzeko jomugan, eta ibilgailu-flotei, finantziazio-mekanismoei eta garraiobide iraunkor horri laguntzeko politika publikoei eskainiko zaie arreta berezia.

Bi mahai-inguru

EV20 taldea Klimaren Astearen esparruan bilduko da lehen aldiz (Climate Week NYC 2010). Foro hori New Yorken antolatu da bigarren aldiz, eta aldaketa klimatikoari erantzun global bat eman nahi dio, ikuspegi pribatutik eta publikotik abiatuta. The Climate Group erakundeak, Nazio Batuek eta New Yorkeko Udalak antolatu dute, besteak beste.

Antolatzaileek Bernabé Unda gonbidatu dute jardunaldietan, irailaren 20an eta 21ean zehazkiago, parte har dezan. Bihar, astelehena, inaugurazio-ekitaldiaren ostean, mahai-inguru batean parte hartuko du, ibilgailu elektrikoaren alorrean egindako aurrerapenak azaltzeko. Bertan, sailburuak aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak orain artean egindako lana, baita alor horretan etorkizun hurbilerako aurreikusi dituen planak ere.

Gainera, asteartean beste mahai-inguru batean parte hartuko du, sare elektriko adimendunei buruz eztabaidatzeko. Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jotzen du teknologia hori, eta, ildo horretatik, sailburuak aurreratuko ditu Espainiako lehen sareetako bat ezartzeko egindako urratsak.

Berri honen iruzkinen RSSa

4 iruzkin
  • Thumb_65_ejgv

    En la conferencia se habló sobre la estrategia vasca en el vehículo eléctrico y sobre los dos proyectos concretos en los que participa el Gobierno directamente. El texto aparece en el archivo adjunto. Saludos.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    ¿se ha comentado en dicho foro la existencia de otros proyectos existentes y en marcha en Euskadi como HIRIKO y el propio de MONDRAGON?

  • Thumb_65_ejgv

    Las primeras unidades del modelo Vito eléctrico, que se fabrica en la planta de Mercedes en Vitoria, se pondrá en el mercado a finales de este año. Es una tecnología aún incipiente y necesitará unos años para encontrar su hueco en el mercado, pero es una oportunidad para la industria automovilística vasca y para nuestros centros tecnológicos que debemos aprovechar.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Oígo mucho lo del vehículo eléctrico .. pero cuando lo veremos en Euskadi? cuando se verán esos coches por las calles de Euskadi?Suena a ciencia ficción...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_bernabe_unda
    Bernabé Unda Ex-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua

Beste gonbidatu batzuk

  • Bernabé Unda, saliburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.