Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Irailak 27 1

Unda: “Hemen egon behar da Euskadin lanpostuak sortzeko”

Lehendakariak eta Unda sailburuak “Txinara hurbilketa tokiko esperientziatik” enpresa-jardunaldian parte hartu dute

Lehendakariak eta Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Shangain egin den “Txinara hurbilketa tokiko esperientziatik” enpresa-jardunaldian parte hartu dute. Lehendakariak Euskaditik “lehiakorrak izanez” ateratzearen garrantzia azpimarratu du, horri esker Euskal Herrian lanpostuak sortu ahalko dira eta. Horren harira, Espainia eta Txinaren arteko harreman diplomatikoen “une gozo” hau “aprobetxatzearen” alde agertu da. “Euskadik une hau aprobetxatu behar du eta bere bermea da Espainiaren barruko eskualderik sendoenetako bat dela”, gehitu du.Sailburuak bere esku-hartzean adierazi du Euskadik “multilokala eta irekia” izan behar duela bai enpresa mailan, bai pertsonei dagokienez. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak une honetan enpresa eta ekonomia sektoreei eskaintzen dien babes instituzionala Txinarekiko harremanetarako aprobetxatzearen alde agertu da, bertan sektore publikoaren papera oso garrantzitsua baita. “Hemen egon behar da Euskadin lanpostuak sortzeko”, azaldu du.

Patxi López lehendakaria merkatu txinatarrari “izen ona eta kalitatea” eskaintzearen alde agertu da euskal enpresak Asiako erraldoian ezar daitezen, baita “delizien lorategi berria ustiatzen ez saiatzearen” alde ere. Enpresaburuen aurrean egin duen esku-hartze batean lehendakariak Euskadi Espainian Txinara gehien esportatzen duen bigarren autonomia erkidegoa eta herrialde horretatik gehien inportatzen duen laugarrena dela gailendu du, baina “gehiago lortzen saiatu behar dugu”. “Krisitik ateratzen ari gara eta Txinarekin orain arte behar beste garatu ez ditugun harremanetan sakontzeko garaia da”, esan du Lópezek eta Espainia eta Txinaren arteko harremanen “une gozoa” aprobetxatzearen alde agertu da “Espainiaren barruko eskualderik sendoenetako bat garela berme gisa izanik”.“Kanpoko merkatuetan lehiakorra izateko ahalegina eginez atera behar dugu kanpora eta, aldi berean, Euskadirentzako inbertsioak bilatu behar ditugu. Ahalegin horri esker aberastasuna sortzeaz gain, etxean lana sortuko dugu eta hori behar-beharrezkoa da ziurgabetasunez betetako une hauetan”, azpimarratu du.

Lehendakariak eta Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Shangain egin den “Txinara hurbilketa tokiko esperientziatik” enpresa-jardunaldian parte hartu dute. 170 euskal enpresa daude ezarrita Txinan eta SPRIk Shangain daukan bulego iraunkorraren aholkularitza daukate (iaz bere jarduera ehuneko 20 areagotu zen).

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak amaiera eman dio jardunaldiari eta euskal enpresei “multilokalizazioaren” alde apustu egiteko esan die.“Hemen egon behar da lanpostuak sortzeko. Hemen ez dagoenak ez du hemen saltzen, hortaz, Euskadin ere lana sortu nahi bada, egon behar da”, adierazi du. Undak txinatarren “abiadura, kemena eta energia” gailendu ditu.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Unda: "Hay que estar aquí para crear empleos en Euskadi". http://bit.ly/bBHRg7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.