Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Urriak 05 0

CESCE, BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateek hitzarmen bat sinatu dute, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, merkataritza-kredituaren finantziazioa bultzatzeko

 Hitzarmenak Euskadiko ETEei zera ahalbidetuko die, halaber, ordaintzen ez dietenei aurre egitea.

CESCE merkataritza-arriskuaren kudeaketa integralean espezializatutako konpainiak lankidetza-hitzarmena sinatu du BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateekin, Euskadiko ETEen finantziazioa errazteko. Euskadiko hiru aurrezki-kutxekin sinatutako akordioa 'Cesce-Premium finantziazioa' zerbitzu berrian oinarritzen da, eta, horren haritik, ziurtagiri digital berritzaile bat jarriko da indarrean, aurrezki-kutxei bermatuko diena estalduraren eraginpeko merkataritza-kredituak ez ordaintzeko arriskua hartzea. Bestetik, Euskadiko aurrezki-kutxek erraztuko dute CESCEk estali beharreko merkataritza-eragiketen finantziazioa, eragiketa bakoitzera ondoen egokitzen diren produktuen eskaintza zabala eginez.

CESCEko zuzendari nagusi Joaquín de la Herránek, BBK-ko zuzendari nagusi Alicia Vivancok, Kutxako lehendakari Xabier Iturbek eta Vital Kutxako lehendakari Carlos Zapaterok sinatu dute hitzarmena, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabe Unda jauna egon da sinatze-ekitaldiaren buruan.

Eusko Jaurlaritza kezkaturik dago Euskadiko enpresentzako finantziazio-ildoak areagotu behar direla uste duelako, zirkulatzaileari dagokionez bereziki, eta horregatik babestu du akordioaren sinadura. Ekimen horrek bat egiten du, gainera, Eusko Jaurlaritzak, Elkargi eta Oinarri elkarren bermerako sozietateekin elkarlanean, alor horretan bultzatutako beste zenbait jardun zuzenekin, txoke-abalen planarekin eta zirkulatzaile-ildoekin, esaterako.

BBK-ren, Kutxaren eta Vital Kutxaren ekimen berri horrek, CESCEren laguntzaz, agerian uzten du beste behin ere entitate horiek euskal industria-sarearekin hartu duten konpromisoa. Izan ere, azken hiru urteetan 27.000 milioi euroko finantziazioa eman diete euskal enpresei, inplikazio-maila horren adierazgarri, areago oraindik krisi-garai honetan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_bernabe_unda
    Bernabé Unda Ex-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.