Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Urriak 28 1

Irekia-ren aplikazio berria iPhone eta iPad-erako

Herritarrek parte hartzeko Eusko Jaurlaritzaren web orri berria iPad/iPhone gailuen bitartez kontsultatu ahal izango duzu hemendik aurrera, Irekia-k abian jarri duen aplikazio berriari esker

Dagoeneko sar zaitezke Ireki-aren aplikazio berrian iPad eta iPhone bitartez. Irekiaren, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze webgunearen, aplikazio berria oso erraz instalatzen da eta herritarrei gailu mugikorren bitartez edozein lekutatik konektatzeko aukera eskaintzen die.

Irekia-k iPad/iPhone gailuentzat diseinaturiko aplikazio berriak iPad-aren bitartez parte-hartze webgunearen jarduera jarraitzeko aukera eskaintzen dizu. Hortaz, horrelako gailurik duenak honako atal hauetara sartzeko aukera izango du:

· Albisteak: Jaurlaritzaren jarduerari buruzko berritasunak.

· Ekitaldiak: Eusko Jaurlaritzak antolaturiko eta sustaturiko ekitaldiak, edo Jaurlaritza parte-hartzaile dutenak.

· Fototeka: Jaurlaritzaren jarduera guztia argazkitan erakusten duen galeria.

· Bideoteka: Jaurlaritzaren jarduerari buruzko bideoak biltzen dituen galeria.

Eusko Jaurlaritzaren jarduerari buruz egunean egoteko aukeraz gain, iPhone-rako aplikazio honek informazioa zure agendako kontaktuekin partekatzeko aukera eskaintzen dizu.

Horretaz gain, Irekia zer hizkuntzatan ikusi nahi duzun aukeratu ahalko duzu. Aukera hori iPad/iPhone gailuaren ezarpenetan konfiguratu beharko duzu. Prozesua oso erraza da:

1. Aukeratu EZARPENAK

2. Aukeratu APLIKAZIOAK

3. Aukeratu IREKIA

4. Aukeratu HIZKUNTZAK

5. Aukeratu hauetako bat: EUSKARA / GAZTELANIA / INGELESA

iPad-erako bertsioan zein iPhone-rakoan edukiak partekatzeko aukera izango duzu, bai posta elektronikoaren bitartez, bai Twitter eta Facebook bitartez (gainera, Twitter sare sozialean argitalpenen iruzkinak egin ditzakezu).

Gaur egun erabilgarri dago aplikazio horren lehenengo bertsioa eta lanean ari gara bigarren bertsioan. Era berean, Irekia-n mugikor bitartez nabigatzearen arloan emango dugun hurrengo urratsetako bat Android-entzako aplikazioa izango da (dena den, dagoeneko posible da Irekia-n Android-ekin nabigatzea web bidez).

 

Irekiatik nabigatu zure iPhone eta Android sistemarekin

Irekia iTunes-en dago dagoeneko

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Nueva aplicación de Irekia compatible para iPad y iPhone. http://bit.ly/cfRn55

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Irekia

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.