
Undak euskal enpresak "herrialde anitzetan aritzeko aliantzak" bilatzera bultzatu ditu, kanpoan lehiatu ahal izateko
Industria Sailak legegintzaldiaren amaierarako trebakuntza bekak laukoizteko asmoa dauka
Industria, Berrikuntza, Turismo eta Merkataritza Saila legegintzaldiaren amaierarako trebakuntzarako beka programak gaur egungoak «halako hiru edo lau ugaltzeko» lanean ari da. Bernabé Undak zuzentzen duen sailak ezagutarazi dituen berritasunetako bat da. Gaur Donostian egin duten Intergune 2010 jardunaldian eman du horren berri. Berrikuntzako sailburuorde Juan Goikoleak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen alde egin duen apustua exekutiboak abiatzen dituen ekintza guztietan kontuan hartzen duela, «3i+G bektoreak» gidatuta. Bestetik, Industriako sailburu Bernabé Undak euskal ETEak «aliantzak» bilatzera animatu ditu, kanpoan lehiatu ahal izateko, hainbat herrialdetan kokatzea erraztuko duten proiektu partekatuekin. «Hainbat herrialdetan kokatutako enpresak dira Euskadin lan gehien sortzen dutenak», nabarmendu du.
Intergune 2010en helburua hauxe da: euskal enpresei nazioarteko merkatuei eta enpresen nazioartekotze prozesuaren inguruko auzi garrantzitsuei buruzko gogoeta egiteko aukera ematea, eta auzi horiei buruzko eztabaida bultzatzea, ikuspegi sektorialarekin. Horretarako, hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dituzte, baita Spriren kanpoko sarean espezializatuta eta 50etik herrialdetan kokatuta dauden ordezkariekin eta aholkulariekin bilerak eta elkarrizketak ere.
Jardunaldi hau Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan egin dute, Donostian, eta 500 lagun baino gehiago bildu dira, «Enpresen erronkak eraldatzen ari den mundu batean» gaia aztertzeko.
Unda sailburuak kanpoan dagoen euskal talentu guztia «erakartzea» garrantzitsua dela nabarmendu du bere hitzaldian. Hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen Lehiakortasun Planaren garrantzia nabarmendu du. Hain zuzen, «datozen urteetan Euskadiren lehiakortasuna eraldatzeko gida izango da», sailburuaren arabera.
Bai Undak, bai Goikoleak «nazioartekotze» terminoaren ordez «ekonomia irekia» hobesten dutela azaldu dute, bigarrena zabalagoa delako.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Juan Goicolea (vice. de Innovación y Tecnología)


Berri honen iruzkinen RSSa