
“Nazioarteak onespena eman dio Gasteizek jasangarritasunaren alde egindako apustuari” dio lehendakariak
Patxi López lehendakaria pozik agertu da Vitoria-Gazteiz izendatu dutelako 2012ko Europako Hiriburu Berde, gaur gauean ezagutu ondoren Stockholmen (Suedia) bildutako epaimahaiaren erabakia. "Sari honek nazioartearen onespena dakarkio Gasteizek jasangarritasunaren alde eta herritarren bizi kalitatea ingurumena babestearekin uztartzearen alde egin duen apustu irmoari", esan du lehendakariak berria ezagutu bezain laster.
Patxi López gaueko azken orduan jarri zen harremanetan Patxi Lazcoz Gasteizko alkatearekin -Suediako hiriburuan baitzegoen udalaren ordezkaritza batekin- eta zorionak eman zizkion autonomia erkidegoko hiriburuak lortu zuen oniritziarengatik. "Lehendakaria eta gasteiztarra naizenez -orain Gasteizen bizi bainaiz-, oso harro nago Gasteizen ingurumenarekin duen konpromisoak horrelako balorazio bikaina lortu duelako. Onespen horrek Euskadi osoa poztu beharko luke, izan ere, horren bitartez Euskadik aukera paregabea izango du 2012an zehar Europan ezagutarazteko erkidego modernoa eta ingurumena zaintzen duena dela". Lehendakariak sariaz gozatzera animatu zituen gasteiztarrak eta nabarmendu zuen saria are baliotsuagoa zela Gasteizen lehiakide izan ziren hirien kalitatea kontuan hartuta: Bartzelona, Suediako Malmö, Frantziako Nantes, Islandiako Reykjavik eta Alemaniako Nuremberg.
Gaur bertan Euskal Herriko Unibertsitateak "Bikaintasun Campusa" delako bereizgarria eskuratu duela ere gogora ekarri eta horregatik pozik agertu ondoren, Patxi Lópezek azpimarratu du bi berriok nazioartearen onespena dakarkiola Euskadik, alde batetik, jakintzaren eta berrikuntzaren alde eta, bestetik, jasangarritasunaren alde egin duen apustuari.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria


Berri honen iruzkinen RSSa