Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Urriak 26 19

Lehendakariak Twitter-elkarrizketa berri baten bidez erantzun die herritarrei

Terrorismoaren amaiera, estatutuaren garapena, egoera ekonomikoa, gobernu zentralaren aldaketa edo alderdi pertsonalak izan dira, batez ere, herritarren galderen gaiak

Eusko Jaurlaritzaren buru denetik, laugarren zuzeneko elkarrizketa egin ahal izan diote Patxi Lopez lehendakariari herritarrek. Aldian behingo hitzordu horren eskutik, hauxe gauzatu nahi du lehendakariak: Euskadiko administrazioa herritarrengan hurbiltzeko konpromisoa, batez ere nahi dutenek zuzenean, bitartekaririk gabe, luzatu diezazkioten zalantzak edo galderak. Oraingo honetan, Gernikako estatutuaren garapena, José L. Rodríguez Zapaterok gobernuan egin berri duen aldaketa eta krisi ekonomikoaren amaiera izan dira 18:00etan Twiter gizarte sarean konektatuta zeudenen galderen gai nagusiak, baita galderak aldez aurretik Irekia herritarren parte-hartzerako webgunean utzi dituztenenak ere.

Arrate Fernández izan da lehendakariaren estreinako erantzuna jaso duen internauta. Laugarren Twitter-elkarrizketa izan da lehendakari denetik. Aldian behingo hitzordu horren bidez, Lehendakaritzaren ateak zabaltzen dizkie lehendakariak euskal herritarrei “sarean”. Elkarrizketak agerian utzi du herritarrek bai afera politikoetan bai gizarte arloetan zein lehendakariaren beraren alderdi pertsonaletan duten interesa. Internautek gaurkotasun-albisteetan izan dute interesa, zehazki. Izan ere, estreinako galdera ezker abertzalearen ingurukoa izan da, hurrengo udal hauteskundeetan parte hartuko duen galdetuta. "Ezker abertzalearen munduari eskatzen zaiona gainerako alderdiek betetzen dugun zerbait da", esan du berriro lehendakariak. “Euren ardura da” hauteskundeetan egotea edo ez egotea azpimarratu du. "Hauteskundeetan aurkeztu nahi badute eta politika egin, badakite zer egin behar duten, eta eurek egin behar dute”, gaineratu du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak “irmotasun demokratikoan” eta terrorismoarekiko “tolerantzia ezan” oinarritutako politikarekin jarraituko duela gehitu du. Oraingoa aldi egokia ote den Gernikako estatutua ospatzeko galdetu diote, eta lehendakariak estatutuak “berdinen modura bizi nahi duten desberdinen arteko hitzarmen” gisa jokatu duen papera aldarrikatu du. Ibarretxe lehendakariordea Lehendakaritzan egindako ekitaldira agertu ez izanaz galdetuta (doktore-tesia defenditzen ari zen Donostian), lehendakariak atsekabea erakutsi du Ibarretxek 'Ibarretxe plana' berreskuratu duelako (honelaxe definitu du plana: “porrot egindako” ekimena, "frentismoa" bultzatzen duena), Gernikako estatutuak sinbolizatzen duen “elkargunearekin” bat egin ordez.

Udalak, adinez nagusi

JSAlava internautak Udal legearen zirriborroa jarri du mahai gainean, joan den ostiralean aurkeztutakoa, udalei zer ekarriko dien jakin nahirik. "Adinez nagusia dira udalak jada", erantzun du lehendakariak, lege berriak finantza autonomia emango diela udalei eta eskuduntzak argituko dituela azalduta. "Unea heldu da norberak bere burua erakusteko, baita esateko ere eskuduntzak eta baliabideak lagatzeko prest dagoen ala ez”, azpimarratu du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritza aurrera eramateko prest dagoela iragarri du. Elkarrizketak iraun duen ordu erdian zehar, José Luis Rodriguez Zapaterok gobernuan egindako azken aldaketez ere galdetu dute internautek. Zehazki, lehendakaria bere kabinetean antzeko zerbait egitea pentsatzen ari den galdetu diote. Lehendakariak sailburuen eta administrazioko langile guztien kudeaketa defendatu du, eta hauxe ziurtatu du: “Euskadik duen gobernuarekin poz-pozik nago”.

Gaurkotasun-gaiekin eta politikarekin jarraituz, hurrengo autonomia hauteskundeetan, baita hauteskunde orokorretan ere, izango duen balizko aurkariaz ere galdetu dio mikelotaegi internautak. Lehendakaria begirunetsu agertu da beste alderdien barne prozesuekiko, eta erabat baztertu du gobernuko presidentea izateko lehiatzeko aukera.

Euskara, etxebizitza eta tabakoaren legea

Politika alde batera utzita, herritarren galderek intereseko beste alderdi batzuk ere jorratu dituzte. Elkarrizketan zehar, eta aldez aurretik Irekia webgunean, galdera ugari egin dira euskaraz, eta horietako batzuek zalantzan jarri dituzte lehendakariaren hizkuntza aurrerapausoak. "Euskara eskolatik nator, hain zuzen", aitortu du Lópezek, eta Sustatu bezalako blogen lana aintzat hartu du.

Hurrengo galderak bai gizarte arloko ardurak bai alderdi pertsonalak ukitzen ditu. Izan ere, tabakoaren lege berriaz galdetu dio Netoratón internautak, eta hori ez ote den “kontraesana” (legeak eremu publiko guztietan erretzea debekatzen du, eta lehendakaria erretzailea da). "Norberaren apetek ezin dute inoiz izan arrazoi politika egiteko; horren gainetik, herritarren osasuna dago, baita erretzen ez dutenekiko errespetua, eta ez horrenbeste ni erretzailea izatea edo ez”, esan du lehendakariak, erretzeari uzten hasi dela aitortuta. Etxebizitzarena izan da internauten beste kezka bat. Lehendakariaren aburuz, alokairua izan daiteke gazteak independizatzen hasteko modua, eta Eusko Jaurlaritzak horren aldeko “apostu” sendoa egingo duela gaineratu du.

 

Lehen Twitter-elkarrizketa (2009-08-14)

Bigarren Twitter-elakrrizketa(2010-03-08)

Hirugarren Twitter-elkarrizketa (2010-06-16)

Berri honen iruzkinen RSSa

19 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Señor lehendakari, en las últimas semanas se han producido varias averías en el metro de Bilbao, algunas de ellas calificadas como muy graves. La última de ellas ocurrió el sábado pasado, debido a la cual se tuvo que desalojar un tren en pleno túnel. ¿Por qué han aumentado estas averías en el metro? ¿Se están reduciendo las partidas destinadas al mantenimiento? La nueva dirección del CTB y de Metro Bilbao debería tomar medidas urgentes para evitar estas averías y no disminuir el esfuerzo en mantenimiento, en limpieza o en inversión para mejorar el transporte, como la adquisición del quinto vagón. En los próximos meses el metro llegará a Basauri. La dirección de Metro Bilbao y del CTB debe tomar medidas ante estos problemas.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Buenas tardes, Patxi. Hace ya prácticamente dos años comenzó a sonar de manera habitual la canción de Bruce Springsteen, "working on a dream", "trabajando por un sueño"; un sueño que se hizo realidad: ¿Cuál ha sido hasta hoy el momento que con más satisfacción has vivido como socialista vasco desde que accediste a la lehendakaritza? ¿Ha habido alguna pesadilla?
    Un saludo

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Señor lehendakari. Tengo una pregunta para usted. ¿ Cuando piensa conceder una entrevista en Onda Vasca?.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    ¿Cómo se puede hablar de alto el fuego de ETA, mientras siguen enviando cartas de extorsión a los empresarios?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    ¿Cuándo vamos a ver coches eléctricos en Euskadi?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Lehendakari, la actual crisis marca un punto de inflexión en la capacidad de los Gobiernos de recaudar y gastar. Hay más gastos y menos dinero para invertir. En vez de plantear un debate sobre la reforma de la fiscalidad o la subida de impuestos, ¿por qué no se plantea un programa de reformas del Estado para reducirlo en lo que esté duplicado? ¿Por qué no eliminar competencias compartidas entre instituciones? ¿Por qué hay competencias duplicadas entre el gobierno central, el gobierno vasco, las diputaciones y los ayuntamientos? ¿Por qué se recuperan instituciones del antiguo régimen como los consejos comarcales en Aragón o las veguerías en Cataluña?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    interessant: "El Lehendakari se someterá a una nueva entrevista con la ciudadanía el próximo martes" ( http://bit.ly/cpicaJ ) #politica20

  • Faceless_thumb_65_avatar

    ¿Por qué hay que tener generosidad con los presos de ETA que ni siquiera han pedido perdón por sus asesinatos?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Leí la entrevista de Otegi y no vi nada nuevo en ella. La misma palabrería de siempre ¿Qué es lo que estáis viendo para decir que hay una melodía diferente?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Twitterreko euskarazko edukiak batzen dituen Umap gune berrian, http://eu.umap.eu/patxilopez orrian ikusi ahal izango dira Lehendakariari euskaraz formulatutako galderak.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Twitterreko euskarazko edukia batzen duen Umap zerbitzu berrian, http://eu.umap.eu/patxilopez orrian agertuko dira euskaraz formulatutako galderak.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El martes a las 18h podrás volver a entrevistar al Lehendakari. Deja tus preguntas en twitter con hashtag... http://fb.me/M8cgUdFO

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @jsalava: El martes a las 18h podrás volver a entrevistar al Lehendakari.Deja tus preguntas en twitter con hashtag http://fb.me/M8cgUdFO #patxilopez

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El martes a las 18h podrás volver a entrevistar al Lehendakari.Deja tus preguntas en twitter con hashtag http://fb.me/M8cgUdFO #patxilopez

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari se someterá a una nueva entrevista con la ciudadanía el próximo martes http://bit.ly/cScxkR

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El martes a las 18h podrás volver a entrevistar al Lehendakari. Deja tus preguntas en twitter con hashtag... http://fb.me/M8cgUdFO

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari se someterá a una nueva entrevista con la ciudadanía el próximo martes. http://bit.ly/cScxkR

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari se someterá a una nueva entrevista con la ciudadanía el próximo martes. http://bit.ly/cScxkR

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari se someterá a una nueva entrevista con la ciudadanía el próximo martes. http://bit.ly/cScxkR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.