Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Urriak 28 0

Berrogeita hamar aditu inguru bildu ziren Ingurumen Foroan Euskadiko III. Ingurumen Esparru Programari buruz eztabaidatzeko

Euskadiko etorkizuneko ingurumen politikaren gakoak eztabaidatzeko foroan, Euskadiko 2011-2014 aldirako III. Ingurumen Esparru Programaren sorreran parte hartzen duten eragileak, enpresen, ikerketaren eta gizarte alorretako berrogeita hamar baino gehiago, bildu ziren.

III. Ingurumen Esparru Programako Idazkaritza Teknikoak, Ihobek, antolatutako topaketa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Nieves Teránek eta Ingurumen Plangintzako zuzendari Francisco Olarreagak inauguratu zuten.

III. IEPren foroak hiru helburu bete ditu. Batetik, Eusko Jaurlaritzak hurrengo urteetarako egin duen ingurumen plangintzaren ikuspegi estrategikoa jakinarazi dute. Bestetik, EAEko eraileekin IEP berriak izango dituen edukiak eta helburuak eztabaidatu dituzte, eta lehentasunak ezarri dituzte jarduera ildoetarako. Azkenik, eragileen partaidetza aktiboaren bidez, ekarpenak bildu dituzte.

Ingurumen Esparru Programa (IEP) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen politika zehazteko tresna garrantzitsua da. Dokumentua sortzeko prozesuan, ingurumen foroa funtsezko kanala da Euskadiko eragile nagusien partaidetza aktiboa sustatzeko, programa idazteko ekarpenak biltzeko eta hura hobetzeko.

III. Ingurumen Esparru Programa sortzeko prozesu osoan, parte hartzeko beste kanal batzuk egongo dira, esaterako: www.irekia.net ,Eusko Jaurlaritzarena, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren web orria, www.ingurumena.net.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Beste gonbidatu batzuk

  • Nieves Terán

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.