
Lehendakariaren ustetan, terrorismoaren biktimen memoria “funtsezkoa” da terrorismoari zilegitasuna kentzeko “etikaren, politikaren eta gizartearen aldetik”
Memoriaren Eguneko ekitaldiak Ajuria Eneako Jauregian hasi dira, Agustín Ibarrolaren eskultura inauguratuta
Patxi López lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuetako batzuk buru izan dira terrorismoaren biktimei omenaldia egiteko antolatu diren ekitaldi ugarien lehenengoan. Terrorismoaren hainbat biktima eta Biktimen Bulegoko zuzendaria bertaratu dira, eta Agustín Ibarrola artistaren eskultura bat inauguratu da ekitaldian. Lehendakariak eskerrak eman dizkie biktimei izan duten “pazientziarengatik" eta baieztatu du Memoriaren Eguna ezarri izana dela "ororen gainetik, egia eta justizia”; "asmo totalitario eta faxisten aurrean, egindako kaltearen akta jasota". “Horregatik, askatasunaren eta pluralismoaren ikurra dira biktimak Euskadin", esan du, eta gaineratu du badagoela gauza bat biktima “bakarrak, anitzak eta errepikaezinak” berdintzen dituena, eta “hiltzailearen gogoa" dela hori. "Familia bereko kide egiten dituena haiek erailak izanaren arrazoia da”, azpimarratu du.
Hitzaldi labur batean, honelaxe definitu du Lópezek Memoriaren Eguna: "batasunaren adierazpidea eta bizi izan dugun terrorearen aitormen kolektiboa”, izan ere, "hilketak, xantaiak eta izandako beldurra oroimenetik ezabatzen baditugu, existitu ez direla irudituko du, eta, ondorioz, hiltzailea ez da izango hiltzaile, egindako hilketek arrastorik utziko ez dutelako jadanik". "Alde ona, zorionez, da memoria funtsezkoa dela, herri honetan, terrorismoari zilegitasuna kentzeko, etikaren, politikaren eta gizartearen aldetik”, nabarmendu du.
Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak, Maixabel Lasak, erakunde adierazpena irakurri du, Euskadiko Legebiltzarreko indar gehienek adostutakoa. Adierazpenaren arabera, egunaren (azaroak 10) helburua da "bortizkeriaren biktimak ez daitezela izan, baita ere, ahanzturaren biktimak". "Euren memoriak bizirik jarraituz gero, guztiontzat hobea izango den etorkizunaz dugun fedeak eta esperantzak ere bizirik jarraituko dute”.
Deskargak
- maixabel_lasa_interbentzioa... 168 MB
- intervencion_lehendakari_in... 240 MB
- master_parlamento_dia_memor... 89.4 MB
- master_dia_memoria_ajuriaen... 55.6 MB
- memoria_historica2.jpg 1.2 MB (.jpg)
- memoria_historica3.jpg 782 KB (.jpg)
- memoria_historica4.jpg 706.3 KB (.jpg)
- memoria_historica5.jpg 507.9 KB (.jpg)
- memoria_historica6.jpg 985 KB (.jpg)
- memoria_historica7.jpg 908.4 KB (.jpg)
- memoria_historica8.jpg 527.6 KB (.jpg)
- memoria_historica9.jpg 678.7 KB (.jpg)
- memoria_historica10.jpg 915.8 KB (.jpg)
- memoria_historica11.jpg 676.5 KB (.jpg)
- memoria_historica12.jpg 617.6 KB (.jpg)
- memoria_historica13.jpg 650.1 KB (.jpg)
- memoria_historica14.jpg 708.2 KB (.jpg)
- memoria_historica15.jpg 1.1 MB (.jpg)
- memoria_historica16.jpg 1.9 MB (.jpg)
- memoria_historica17.jpg 1.5 MB (.jpg)
- memoria_historica.jpg 694.7 KB (.jpg)
- 001.jpg 473.8 KB (.jpg)
- 002.jpg 567.5 KB (.jpg)
- 003.jpg 501.1 KB (.jpg)
- 004.jpg 622.2 KB (.jpg)
- 005.jpg 528.5 KB (.jpg)
- discurso_del_Lehendakari_Di... 97.8 KB (pdf)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari
Gaiarekin lotutako berriak
-
Lehendakariak terrorismoaren biktimen "memoria" aldarrikatu du "etorkizuneko askatasunaren hazi gisa"
3 urte baino gehiago · 0
-
Patxi López. Hitzaldiak 2009/11
urte bat gutxi gora behera · 5
-
Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die ETAren biktimak izandako ertzainei, Arkauten
2 urte baino gehiago · 0
-
Abian da Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra
urte bat gutxi gora behera · 1
-
Lehendakariak, aro berri baten oinarriak planteatu ditu “iragana ahaztu barik”
urte bat gutxi gora behera · 5
-
Lehendakaria: "Nahikoa ez bada ere, terrorismoaren amaierara hurbiltzen gaitu su-eten honek”
2 urte baino gehiago · 4
-
Euskadik terrorismoaren biktimak gogoratzen ditu Memoriaren Egunean
6 hilabete · 0























Berri honen iruzkinen RSSa