
Lehendakariak “sendotasun demokratikoari eustea” proposatu du terrorismoa “hitzaren bidez” garaitzeko.
“Askatasunari” jarri diote izena terrorismoaren biktimen oroitzapenez gaurtik aurrera Andoainen egongo den eskulturari
Lehendakariak honako hau azpimarratu du: “Sendotasun demokratikoari eusteko obligazioa dugu; zero tolerantzia indarkeriarekiko elkar hartze txikienaren aurrean; exijitu egin behar zaie izuari babesa eman diotenari eta dagozkien urratsak oraindik eman gabe jarraitzen dutenei".
Patxi Lopez Lehendakariak inauguratu du, Andoainen, “Askatasunari” eskultura, “bizikidetza demokratikorako bide berriaren” ikur gisa, izan ere, “askatasunaren aldeko konpromiso kolektiborako deitzat” hartzen du, eta “askatasuna guztiontzat eta osorik lortzeak terrorismoa behin betiko garaitzea” ekarriko duela esan du.
Gaur azaldu dute eskultura, Andoainen, Memoriaren Egunean, eguneko ekitaldiei amaiera emanez terrorismoak hain zigortua duen Gipuzkoako herri horretan, udalerriko bost pertsona hil baititu ETAk eta beste bana Batallón Vasco Españolek eta Triple Ak.
Gotzon Etxeberriaren eskultura, gaurtik aurrera, José Luis López de la Calle parkean egongo da, terrorismoaren biktimen oroimenez. Lehendakariak nabarmendu du Memoriaren Egun honek “intolerantzia terroristak eragindako sufrimenduaren egia aldarrikatu” nahi duela eta gogorarazi nahi digu, batetik, “euskal hiritarren kontzientzia askotan luzeegi egon den hustasun morala” eta, bestetik, Euskadiko biktimen "borroka isila, askotan, gehiegitan, baztertua eta ahaztua izan dena”.
Lehendakariak honako hau azpimarratu du: “Sendotasun demokratikoari eusteko obligazioa dugu; zero tolerantzia indarkeriarekiko elkar hartze txikienaren aurrean; exijitu egin behar zaie izuari babesa eman diotenari eta dagozkien urratsak oraindik eman gabe jarraitzen dutenei".
Lehendakariak egin duen hitzaldian dei egin du “terrorismoa hitzaren bidez azpiratzeko, Euskadin oraindik indarrean dauden sostenguak edo justifikazioak deslegitimatzeko, eta iritzi publikoaren aurrean eta eztabaida politikoan, nahitaezko uniformetasuna bilatzen duten jarrera totalitarioak garaitzeko eta hitzaren bidez irabazteko balio eta printzipio demokratikoak hausten dituzten proposamenei”.
Ekitaldiaren aurretik, Andoaingo Udalak, zeina, asteazken honetatik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Mapako udalerri bilakatu baita, osoko bilkura ez-ohikoa egin du eta, berorretan, udal talde guztiek aho batez berretsi dute Eusko Legebiltzarrak Memoriaren Eguna dela eta biktimen oroitzapenez onartutako adierazpen instituzionala.
Jesus Eguigurenen defentsa
Biktimen oroitzapeneko eskulturaren inaugurazio ekitaldiaren ostean, Patxi Lopez Lehendakariak Jesus Eguiguren PSEko lehendakariaren defentsa egin du, ETAri buruz egin berri dituen adierazpenak direla eta jasotako kritikak hizpide hartuta, eta adierazi du ez duela onartuko “gizon on bat ezeztatzeko inolako jazarpen motarik”.
Lehendakariaren iritzian “lotsagarria da hemen inoiz ikusi ez dugun jendeak, ezta bizkarrean txaplada bat emateko ere, pertsonak hobiratzera etorri garenean,
publikoki Jesus Eguiguren kritikatzea”, esan du, eta erantsi du ez duela “inola ere ametituko”. Azaldu du, gainera, PSEko lehendakaria “balitekeela zuzen edo oker egotea, baina bere bizi osoa eman duela herri honetako askatasunaren eta
bakearen alde, bere bizi osoa.” “Ez dut onartuko inolako jazarpen motarik gizon on bat ezeztatzeko” esan du, azkenean.
Deskargak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari










Berri honen iruzkinen RSSa