Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Azaroak 16 0

Lehendakariak 2010eko Euskadi literatura sariak banatu ditu

Lehendakariak adierazi du literatura askatasunaren espazio purua dela, «pertsonak lotzen dituen mugarik eta molderik gabeko erreinua, gutako bakoitza erradikalki banako bilakatzen deneko espazioa».

José Fernández de la Sota, Fermín Etxegoien, Patxi Zubizarreta, Jesús Mari Mendizábal, Jokin Mitxelena, Miguel Sánchez-Ostiz eta Joxe Azurmendizan izan dira sarituak. Epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du.

Patxi López Lehendakariak eta Blanca Urgell Cultura sailburuak Euskal Literatura sariak banatu dituzte Donostiako Kursaalean izandako ekitaldian.

Lehendakariak adierazi du literatura askatasunaren espazio purua dela, «pertsonak lotzen dituen mugarik eta molderik gabeko erreinua, gutako bakoitza erradikalki banako bilakatzen deneko espazioa». Horregatik, lehendakariaren ustez, «sormen askea da herri baten, gure herriaren, pluraltasuna eta aniztasuna bermatzeko bidea». Bestalde, artea «gizarte bat osatzen duten milaka identitateen adierazpen modua» dela gehitu du, eta «identitate horien ahotsa norbaitek homogeneizatzen saiatzen denean altxatu egiten da».

Fermín Etxegoienek idatzitako Autokarabana eta José Fernández de la Sota idazleak idatzitako Vacilación liburua izan dira edizio honetako Euskal Literatura sariak gaztelaniazko eta euskarazko saietan hurrenez hurren.

Patxi Zubizarretak Euskarazko haur eta gazte literatura saria jaso du Xia Tenzinen bidaia miresgarria izenburua duen liburua idazteagatik, Eguzki Kolpea izan da Jesus Mari Mendizabalek idatzitako obra eta Euskarazko literatura itzulpen saria irabaztea posible egin izan duena. Jokin Mitxelenak Literatura lanaren ilustrazioaren saria irabazi du Ipuin-kontalariaren lapikoa liburuari esker, Azken egunak Gandiagarekin liburua, Joxe Azurmendik idatzia Euskarazko saiakera saria irabazi du, Miguel Sánchez-Ostiz izan da Gaztelaniazko saiakeraren sariduna Sin miedo que perder liburuari esker.

Azkenik, epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du, epaimahaiaren iritziz, "aurkeztutako lan batek ere ez baitu gutxieneko kalitate mailarik".

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakaria, Blanca Urgell

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.