
Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen "nazioartekotzearen aldeko" apustua egiten du euren lehiakortasuna hobe dadin
Lopezek Donostiako Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitate eta Bikaintasunaren Astearen hasieran hartu zuen parte
Patxi Lopez lehendakaria I+G+B ekuazioa berriro formulatzearen alde agertu zen, "N" bat gehituz, nazioartekotzearena. "Ezinbesteko" osagaia gure enpresak "kanpoko merkatuetara ireki daitezen, eta, aldi berean, Euskadira inbertitzaileak erakar ditzaten", esan zuen.
Patxi Lopez lehendakariak "nazioartekotzearen" aldeko apustua egin du euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa, mundu mailako krisiaren testuinguruan. Eusko Jaurlaritzak hurrengo urteetan apustu horren "buru" izateko konpromisoa hartu du, beraz, berrikuntzara zuzendutako aurrekontuko partidak %10 handitu ditu. "Gobernu hau I+G+B-rekin guztiz konprometituta dago, horregatik, nahiz eta jasaten ari garen krisia larria izan, inbertitzeko ahalegin handia egiten ari da, aurreko gobernuena baino askoz handiagoa, jakintzaren belaunaldia ezartzearren. Orain inoiz baino beharrezkoagoa da.", esan zuen Lopezek, eta ekuazio horri "N" bat eranstearen aldeko apustua egin zuen: "nazioartekotzearena".
Lehendakariak Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitate eta Bikaintasunaren 8. Astearen hasiera ofizialean hartu zuen parte, Maria Victoria antzokian. Astea Donostian izango da azaroaren 9tik 22ra. Bere ondoan, Industria eta Berrikuntzaren sailburua, Bernabe Unda, Innobasqueko lehendakaria, Pedro Luis Uriarte, eta Euskaliteko lehendakaria, Txema Guisasola, egon ziren.
Bere hitzaldian, Lehendakariak enpresa berrikuntza den "erronkaren" buru izateko desafioa onartu zuen, are gehiago krisialdian. Horretarako, I+G+B ekuazioa berriro formulatzearen alde agertu zen, kontzeptu honi "N" bat gehituz, "nazioartekotzearena". "Lehiakortasunerako ezinbestekoa da gure enpresak kanpoko merkatuetara ireki daitezen, eta, aldi berean, Euskadira inbertitzaileak erakar ditzaten", esan zuen. "Gure jarduerak ezin dira nazioarteko merkatuan dauden mugimenduen ezkutuan izan", adierazi zuen, eta "enpresen errealitatea kontuan hartzen duen berrikuntza sistemaren eraldaketa" erreklamatu zuen, "non unibertsitateek, agente ekonomikoek eta sozialek parte hartuko duten". "Mugetatik at gertatzen denari arreta jartzen dioten sozietateek eta enpresek bakarrik lortuko dute beharrezkoa den barne oreka" gehitu zuen.
Helburu hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak ahalegin gehiago egin ditu "ikerketa, garapen eta berrikuntzaren alde". Horrela, duela gutxi, Aurrekontuetan berrikuntzara zuzendutako partidak %9,35 handitu ziren. 312 milioi euro horiekin Lopezen Gobernuak "I+G+B aurrera eramateko konpromisoa hartzen du, honetan fedea duelako eta egoera igarotzeko eta krisi ikaragarri honetatik lehenbailehen ateratzeko modurik onena delako", esan zuen.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak (5)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria






Berri honen iruzkinen RSSa