Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Azaroak 22 2

Jaurlaritzaren Etxegintzaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian martxan jarri diren Paslink zelula berriak aurkeztu ditu Arriola Sailburuak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak, "Eraikuntzako elementuen energia-efizientzia eta karakterizazio termikoa" izeneko hedapen teknikoko jardunaldia inauguratu du. Eraikingintzaren Kalitate-kontrolerako Eusko Jaurlaritzaren Laborategiak antolatu du Paslink entsegu-zelulak aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak abiarazitako politikaren barruan dago eraikuntza-soluzio berrien garapena eta arlo horretan berrikuntza sustatzea, eraginkortasun energetikoa eta etxebizitza eta eraikinen bizi-egokitasuna hobetzeko, hain zuzen.

Jardunaldi horretan PASLINK entsegu-zelulak aurkeztu dira eta Europako araudiak betetzeko ematen dituzten aukerak ere. Entsegu-zelula horiek Eraikingintzaren Kalitate-kontrolerako Laborategiaren Arlo Termikoak landu ditu, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker, eta 2010eko urria geroztik Red Europea INIVE   eta Dynastee sareko kide dira.

Red Europea Dynastee delakoak laguntza teknikoa eskaintzen du Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Europako Zuzentarauak ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

Eraikingintzan erabilitako materialak eta eraikuntza-soluzioak baldintza errealetan, hau da, kanpoaldean ikertzeko prozedura estandarizatu aurreratua dira PASLINK entsegu-zelulak. Espainian aitzindaria den prozedura horrek bero-galerak gutxitzea eta intsonorizazio-baldintza ahalik eta hoberenak lortzea du helburu.

Jardunaldietan, proiektuko aholkulari izan den Hans Bloem Europako komisarioak ere parte hartu du.

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
  • Thumb_65_ejgv

    Las promociones que están desarrollando el Departamento y la sociedad pública VISESA, en este momento se están proyectando con sistemas centralizados, tratando de incorporar energías renovables. En algunos supuestos este tipo de instalaciones requiere de sistemas individuales de apoyo puntual para los momentos en los que el sistema centralizado no puede cubrir la demanda.

    Este criterio es el que se ha dictado para las nuevas promociones. No podemos responder de los criterios utilizados en las promociones realizadas por la Consejería anterior, en las que se hayan estado instalando sistemas individuales en lugar de colectivos.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    A propósito de la eficiencia energetica ¿porque siendo mas eficientes los servicios centrales y consiguientemente mas baratos puesto que con las nuevas tecnologias se puede saber exactamente lo que consume cada usuario en todos las promociones de viviendas estas bienen equipadas con servicios individuales ?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Consejero de Vivienda, Iñaki Arriola y Miguel Angel Gutierrez, Vicerector de Investigación de la UPV/EHU

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.