Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Abenduak 08 0

Etxebizitza Sailak hobekuntzak egin ditu web orriaren kudeaketan

 Etxebiderekin egin beharreko izapideak errazago aurrerantzean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hobekuntzak egin ditu Etxebideren web orrian zenbait izapideren kudeaketa arintzeko.

Aurrerantzean, herritarrek modu azkar, sinple eta fidagarrian izena eman ahal izango dute babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan. Jaurlaritzaren helburua izapideak arintzea da, nahiz eta oraindik ere, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetan entregatu beharko den eskaera izenpetuta.

Etxebideren erabiltzaileek web orrian daukate eskuragarri informazio guztia, honako atalean, hain zuzen: Eman izena Etxebiden - Etxebiderekin tramiteak.

Horrez gain, Etxebiden erregistratutako espedienteen titularrek hainbat izapide egin ahal izango dituzte web orriaren bitartez:

  • Datuak aldatu
  • Eskatutako udalerriak aldatu
  • Eskatutako eskuratze-erregimenak aldatu
  • Biziguneko eskaera aldatu edota baja eman
  • Espedientea kontsultatu

Hobekuntza honek ez dakar oraingoz tramitazio telematiko hutsa, baina Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetako lana arintzen lagunduko du, eta horrekin, tramitazio-epeak laburtzen. Gainera, interesdunak berak beteko duelarik eskaera, ez da akatsik gertatuko eta behar bezala izapidetuko dela bermatuta egongo da.

Administrazio-jarduera erraztea eta arrazoizkoa izan dadila ziurtatzea dauka ikusmugan administrazio elektronikoak, eta honako neurri hau ere esparru horretan kokatu behar da, eta, oro har, edozein herri-administraziok izan behar duen kudeaketa onaren estrategiaren barruan.

Etorkizuneko administrazio elektronikoaren bidean emandako urrats honek balio erantsia du Etxebideren tramitazioan, hainbat ikuspuntutik, gainera:

  • Administrazio-jardueraren balioa handitu egiten du: Informazioaren balidazioa eta kontrola, datuen eskuzko erregistro hutsaren aurrean.
  • Administrazio-prozeduraren kudeaketa hobetu egiten du.
  • Indarrean dauden sistemetako gutun bidezko interakzioa eta administrazio-tratamendua osatu egiten du.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 8a

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.