Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Abenduak 06 0

33 txiletarrek Euskadin egingo dute espezializazioa Eusko Jaurlaritzari eta Txileko gobernuari esker

 

33 gazte etorri ziren iragan den abenduaren batean Eusko Jaurlaritzaren Santiagoko ordezkaritzara, Euskadiren lehen irudi bat izan zezaten; izan ere, abenduaren 3 heldu dira Bilboko aireportura, 6 hilabetez Eibar, Erandio eta Biasteriko hezkuntza institutuetan administrazio, finantza eta enologia iakstaro eta praktikak egiteko.

Urchueguía ordezkariak bi bideo erakutsi zituen bileran zehar; bata Euskadiko irudi turistikoak agertuz, eta bestea, erkidegoko errealitate soziokulturalaren ingurukoa, gazteek ideia orokor bat izan zezaten hezi eta profesional bezala garatuko diren tokiaz. Ordezkariak hainbat argibide eman zizkien. "Ikusi dugu Euskadin ondo bizitzen badakigula, baina gizarte langilea gara, arduraduna, zintzoa eta baetz ere puntualak. Aberri guztiaren etorkizunerako itxaropena zarete, eta txiletar guztioi esker zoazte Euskadira ikastera, eta beraz, kirru guztia atera behar diozue esperientzia honi." Nolabait, euskal eta txiletar gizarteek dituzten ezberdinatsunak azpimarratu zituen, errealitatea ikusteko bi era ezberdin; hau ulertzea eta ohiztea ezinbestekoa dela euskal gizarteak nola funtzionatzen duen barneratzeko.

Bilera honetan "Becas Chile"ko arduradunek parte hartu zuten baita ere, eta bekadunei hainbat arlo tekniko azaldu zizkieten, euren aberriarekiko duten ardura eta bueltan ikasleengandik espero dutena behin eta berriro goraipatuz. Beka hauek oso zehatzak dira, Txileko gobernuak eta euskal lanbide heziketa eskolen artean garatuak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Hezkuntza teorikoaren eta lan munduaren arteko kate maila  bezala hartzen dira Txilen; horregatik pozik daude Euskadiko ikasketa zentroekin, teoria eta praktikaren arteko oreka ziurtatua baitago.

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Beste gonbidatu batzuk

  • Ana Urchueguia ordezkaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.