Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Abenduak 29 1

"Pintxoetara kerik gabe", kerik gabeko tokien gainean sentsibilizatzeko ekintza

Abiatzear den tabakoaren aurkako legearen aurrerapen gisa, kerik gabeko tokien gainean sentsibilizatzeko jomuga izan duen ekintza bat gauzatu dute gaur goizean Donostiako ostalaritza-establezimenduetan. "Pintxoetara kerik gabe" izan da ekimenaren goiburua.

Ekintza garrantzitsuena Donostiako alde zaharrean egin den kalejira izan da, pintxo eta guzti, antzerki-animazioarekin. Kalejira horren jomuga zera izan da, herritarrak auzo horretako hainbat tabernatako martxa batean parte hartzera gonbidatzea; martxa horretan ez erretzera animatu dira bertaratuak. Horretarako, pintxoak (kerik gabe) jatera gonbidatu dute jendea, eta baita giro osasungarriaz gozatzera ere.

Orobat, Donostiako ostalaritza-establezimendu guztiak kanpainan modu aktiboan parte hartzera gonbidatuko dira. Aldi berean, hiriko zenbait gune estrategikotan informazio liburuxkak eta txapak banatu dituzte; ostalaritza-establezimenduetan tabakoa kontsumitzea galaraztearen identifikazio-sinboloa dute liburuxka eta txapa horiek.

Publizitate-kanpaina horren gaineko informazio gehiago izan, gai horri buruzko legedia ezagutu edota erretzeari uzteko gomendioak jaso nahi dutenentzat, Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzak web-orri bat argitaratu du herritarrentzat: www.euskadi.net/tabakoa.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "De pintxos sin malos humos", para la sensibilización a favor de los espacios libres de humos. http://bit.ly/gXE5G3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Beste gonbidatu batzuk

  • Celina Pereda, directora de drogodependencias

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.